Bilbo

Bilbo (gaztelaniaz eta ofizialki Bilbao) Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da, Bilbo Metropolitarra edo Bilboaldea deritzon inguruneko ardatz ekonomiko eta industriala. 342.481 biztanle ditu (bilbotarrak), eta 41 kilometro koadroko azalera.

Bilbo du gaur egungo euskal izena, Euskaltzaindiak 1979an hala arautu baitzuen. Bilbao gaztelaniaz gorde den euskal izen zaharra da.

Bilboaldea Muskiztik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegi eta Arrigorriagara iparraldetik hegoaldera. Ingurune horrek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira: Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago.


...gehiago irakurri