Asterix eta Obelixen urtebetetzea. Urrezko liburua

Asterix eta Obelixen urtebetetzea: Urrezko liburua (frantsesez: L'Anniversaire d'Astérix et Obélix - Le Livre d'or) Asterix eta Obelixen 50. urteurrena ospatzeko 2009an kaleratutako komikia da. Betiko istorioez gain, abentura eta istorio berriekin datoz galiarrak.

Asterix eta Obelixen urtebetetzea. Urrezko liburua
Jatorria
Egilea(k)Albert Uderzo
Argitaratze-data2009
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaAsterix
Fikzio-unibertsoaAsterix universe (en) Itzuli
kronologia
Zerua gainera erori zitzaienekoa Asterix eta Obelixen urtebetetzea. Urrezko liburua Asterix eta piktoak

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorio hau Asterix eta Obelixen urtebetetze egunari buruz aritzen da. Bikotea basoan basurdeak ehizatzen dagoela, herrikideek jaki ezberdinak prestatzen dituzte eta hainbat arropa sortzeko proposamenak aurkezten dituzte, euren urtebetetzea ospatzeko. Era berean, Kokelusek Asterix eta Obelixek bisitatuko leku guztiei buruzko gidaliburua idazten du (Helvetia, Britainia Handia, Egipto, Hispania...).

Asuranzeturixek "bidaiak oso ondo daude, baina musikarik gabe ez da ezer" esaten du, bere proposamenak erakusten dituen bitartean. Gosaltzen zeudela, herrixkako emakumeek Asterix eta Obelixentzako emakume ideala bilatu zituzten. Hala ere, bi heroiek ezkongabe hobeto biziko liratekeela ondorioztatu zuten azkenean. Triangelus izeneko arkitektoak haien omenezko parke bat egin nahi zuen. Ur-jauzietatik menhirrez erortzeko atrakzioak, pentsarazteko jolasak, kirolak praktikatzeko guneak, eta abar izango lituzke eta parke guztiek bezala, leku guztietako jendea joango zatekeen.

Eleonadarusek, berriz, galiarren herrian gertatzen ziren abenturei buruzko antzerki bat antolatu nahi zuen, horretarako eszena ugari errepikatu behar baziren ere.

Galiarrak prestakuntzetan murgilduta zeuden bitartean, bere etsairik nagusienak, Julio Zesarrek, Asterixi eta Obelixi opari bat egitea erabaki zuen. Erabaki hori bi arrazoiengatik hartu zuen; alde batetik bere emaztea, Egiptoko Kleopatra erregina, oso haserre zegoelako eta, beste aldetik, istorio honetan etsaien kontua beste albo batera utzi behar zuelako.

Horrela, Asterix, Obelix eta Idefix txakur txikia eroen herrixkara heldu zirenean, guztia prest zegoen ospakizunei ekiteko.


Aurrekoa
Zerua gainera erori zitzaienekoa
Asterix eta Obelix-en urtebetetzea. Urrezko liburua
2009
Ondorengoa
Asterix eta piktoak

Kanpo estekak

aldatu