Assorus edo Assoros (Antzinako grezieraz: Ἄσσωρος), baita Asserus edo Asseros (Ἄσσηρος), Assorium eta Assorion (Ασσώριον) izenak erabili ziren ere[1]. Hiri hau Siziliako barnealdean kokatuta zegoen Agira eta Ennaren artean. Sikuloen hiria zen eta, dirudienez, ez zuen inoiz greziar kolonia bat onartu[2]. Diodoro Sikuloren arabera, Assorus izan zen fidela Dionisiorekin (hiri sikulo bakarra), Himilkonek , K.a. 396an, eraso zuenean[3]. Dionisiok kartagotarra irabazi ondoren, Assorusko independentzia bermatu zuen itun baten bitartez[4]. Agian, hiri hau garrantzitsua izan zen, baina antzinako idazleek ez dute aipatzen Zizeron arte. Horren arabera, hiri txiki bat zen, nahiz eta independentea eta eremu oparoak zerealetan izan. Biztanleek, gehienak nekazariek, Krisa jainkoa gurtzen zuten, hau da, hiriko ibaia (gaurko Dittaino) eta horren omenez tenplu bat eraiki zuten[5] Ennarako bidean. Ondoko hiriek bezala, Assorusek Verresen harrapakeriak pairatu zituen[6]. Kasu horretan, tenpluko jainkoaren marmorezko estatua hain ederra zen non Verresek agindu baitzuen lapurtzea[7], baina lapurrek ezin zuten gauez estatua ostu[8]. Plinio Zaharrak eta Klaudio Ptolomeok diote Assorusek iraun zuela Erromatar inperioa arte[9]. Gaurko Assorok antzinako Assorus gainean eraikitzeaz gain, aurreko izenari eutsi dio, aldaketa txiki batekin izan arren. Tommaso Fazellok zioenez, antzinako harresien hondakinak eta ate bat ikusgai zeudela haren garaian (XVI. mendean)[10].

Assorus
Fitxategi:File:Castello copia.JPG
Assorusko gaztelua
Datuak
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak37°37′N 14°25′E / 37.62°N 14.42°E / 37.62; 14.42
Map
Historia
Eraikitzailea(k)Sikuloak
KulturaSikulo, greziar, erromatar, bizantziar.

Txanpongintza aldatu

Assorusen erromatar garaiko zenbait txanpon mota aurkitu da:

  • Hauetariko baten aurrealdean, biluzik agertzen den gaztea, Krisa ibaiaren irudia da. Honek, zutik, eskuineko eskuan anfora bat du eta eskerrekoan, kornukopia bat. Krisa izena agertzen da.
  • Bigarren txanponean, uztartutako idi pare bat dago.
  • Beste txanpon bat K.a. 210. urtekoa da, Krisa tenplua irudikatuz[11].

Txanponak kobrean galdatu ziren eta haien data berantiarra da, latinezko legendek adierazten duten moduan.

Erreferentziak aldatu

  1. ESTEFANO BIZANTZIOKOA: Ethnica. S. V.
  2. SMITH, William, ed. (1854–1857). Assorus. Dictionary of Greek and Roman Geography. London: John Murray.
  3. http://www.treccani.it/enciclopedia/assoro_(Enciclopedia-Italiana)/)[Betiko hautsitako esteka]
  4. DIODORO SIKULO: Biblioteka Historikoa, 14. 58, 14. 78.
  5. ZIZERON: In Verrem, IV, 44
  6. ZIZERON: In Verrem, 3.1. 8, 43, 4.44.
  7. SMITH, William: ed. (1854–1857). "Assorus". Dictionary of Greek and Roman Geography. London: John Murray.
  8. Zizeron: In Verrem, 4. 44.
  9. PLINIO: Naturalis Historia. 3.8.14.; KLAUDIO PTOLOMEO: Geografia,  3. 4.13.
  10. FAZELLO, Tommaso: de Reb. Sic. 10. 2. 440 or.
  11. Le città ricordate nei decreti Archiviato il 17 dicembre 2010 in Internet Archive., in Scuola normale superiore di Pisa.
 
Antzinako Siziliako hiriak

Kanpo estekak aldatu

  • Assoro, in Enciclopedia Italiana, Roma, Istituto dell'Enciclopedia Italiana.
  • (EN) William Smith, Assorus, SMITH, William: Dictionary of Greek and Roman Geography, 1890.
  • Assorus Klaudio Ptolomeoren Geografia, III. liburuan.