Assemblea Nord-Catalana

Assemblea Nord-Catalana (A.N-C, Ipar Kataluniako Batzarra) Ipar Kataluniako erakunde bat da, katalanez komunikatua Perpinyàko prefeturari eta Frantziar Estatukoko egunkari ofizialean 2002ko ekainaren 1ean azaldu zena.

Bere xede nagusiak "hizkuntza katalaneko herrialde (Katalan Herriak esaten ditugunak) independiente, berbatu, bide ez biolentoetatik lortuen nazioarteko aitorpenik handiena eta katalantasunaren defentsa bere alderdi guztietan (hizkuntza, kultura...)" dira (erakundearen estatutoetako bigarren puntua).

Bost oinarri/helburu nagusi dauzka, Katalan Herrietako Batzarrerako egitasmoarenak:

  • Katalan Herriak nazio katalanaren esparru geografiko bezala onartzea, euren arteko ezagutza sendotzea eta elkarrekiko kontzientzia nazionala piztea.
  • Nortasun nazional, kultural eta hizkuntzarena berreskuratzea; sindrome kolonialak salatuz: nazioa gaurko frantziar eta Espainiar estatuek konkista zuzenbidea erabiliz mantentzen duten zatiketa egoeratik berreskuratu nahi badugu garaitu behar diren autogorroto, alienazio, morroitasun eta konformismo pertsonal zein kolektiboak.
  • Katalan Herri aske, solidario, ekologiko, nazionalki federal, politikoki demokratiko, sozialki justu eta ekumenikoki anaiartekoak eraikitzea.
  • Katalan demokrazia herroaren autoantolakuntza eta mobilizazioan oinaritzea, lurralde eta sektorekako asanbladetan, eta halaber gaurko partehartze politiko eta ekonomikorako baliabideen aldaketan, Kataluniako herri kultura defentsa eta sustatzea bezala.
  • Katalan herrien berbatze eta independentzia lortzea, eta Nazio Batuen Erakundeko eskubide osoko kide bezala aitorpena lortzea.

Kanpo estekak aldatu