Ponpeio Estrabon

Gneo Ponpeio Estrabon (latinez: Gnaeus Pompeius Strabo; Pizeno, K.a. 135 - Erromatik hurbil, K.a. 87) Antzinako Erromako militar eta politikaria izan zen, kontsula K.a. 89an.

Ponpeio Estrabon
Fondatori di Lodi (cropped).jpg
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna
Erromako kontsula

K.a. 89 - K.a. 89
Kuestore


Pretore


Plebearen tribunoa

Bizitza
Jaiotza PizenoK.a. 135
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza ErromaK.a. 87 (47/48 urte)
Heriotza modua : gaixotasun infekziosoa
Familia
Aita Sextus Pompeius
Ama ezezaguna
Ezkontidea(k) ezezaguna
ezezaguna
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Ponpeia
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak Ancient Roman politician (en) Itzuli

BizitzaAldatu

Gneo Ponpeio Estrabon Pizenon jaio zen K.a. 135ean. Probintziarren aurkako aurreiritziak gaindituz, senatari hautatua izan zen; Pompeii familiako lehenbizikoa izan zen maila hori lortzen. Sardiniako kuestore (K.a. 103), pretore (K.a. 94) eta Siziliako propretorea (K.a. 93) izan zen.[1]

Gaitasun militarra erakutsi baitzuen, kontsul izendatu zuten K.a. 89an, Aliatuen Gerra betean, eta Erromako armadaren burua izan zen Italiako iparraldean. Bertan, Asculum setiatu eta, K.a. 89ko azaroan, hartu zuen. Gudu horretan lagundu zioten Hispaniako 30 zalduni erromatar hiritartasuna eman zien; haien izenak Ascoliko brontzea-n jasorik daude.[2]

Gerra amaitutakoan, Pizenora itzuli zen bere soldaduekin. K.a. 87an, Silak laguntza eskatu zion Gaio Mariori aurre egiteko. Hala ere, desadostasunak zirela eta, Silak armadaren buruzagitzatik kendu eta Kinto Ponpeio Rufo jarri zuen haren ordez. Estrabonen soldaduek, berriz, buruzagi berria hil zuten. Nolanahi ere, urte hartan bertan hil zen Estrabon, izurriteak jota. Orduan, Ponpeio Handiak, Estrabonen semeak, Pizenora eraman zituen aitaren legioak.

ErreferentziakAldatu

  1. Pompey. 1911 Encyclopædia Britannica, Volume 22, en.wikisource.org Noiz kontsultatua: 2021-1-24.
  2. Amela Valverde, Luis. La Turma Salluitana y su relación con la clientela pompeyana. Veleia, 17 (2000), 79-92, addi.ehu.es Noiz kontsultatua: 2021-1-25.

Kanpo estekakAldatu