San Roman eliza (Arzotz)
San Roman eliza Arzotz herriko eliza da, Gesalatzen, Nafarroa Garaian.
San Roman eliza (Arzotz) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Arzotz |
Koordenatuak | 42°44′44″N 1°53′59″W / 42.7456649°N 1.8996209°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Deskribapena aldatu
XIII. mendean eraiki zen zistertarren eraginaren pean, eta XVI. mendean eraldatu eta handitu zen, eraikinaren hiru gorpiutz originalei kaperak eta goiburu bat gehitu zitzaizkiolararik. Epistolaren aldetik sakristia bat ere gehitu zitzaion.
16. mende amaierako errataula platereskoa du, Beraskoaingo elizan dagoenarekin antza duena. Ikonografian San Romanen irudia nabarmenzen da, bizar puntadun luzeak dituena. Goiko multzoan Andre Maria, Jesus haurtxoa, Santa Ana eta Santa Elisabet ageri dira, flandriar ukituko egikerarekin, zeinak kontrate egiten duen erretaularen gainerako itxura italiarrarekin. Sakristian Opakuako Andre Mariaren baselizatik (Arzozko kontzejuan bertan dagoena) ekarritako irudi jesarria gordetzen da.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Lebrel Blanco, Fundación. «Valle de Guesálaz» www.lebrelblanco.com: Atlas del Patrimonio Histórico-Cultural de los reinos, condados y vizcondados bajo la autoridad de Catalina I de Navarra Foix-Grailly-Béarn. (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).