Arvernien
Tolkienen Silmarillion lanean, Arvernien Balar uhartearen iparraldean zegoen Beleriandeko kostaldeko eskualdea zen.
Eskualdeak istorioaren zati txiki bat betetzen du Cirdan Itasontzien Arotzak azken gotorleku bat eraiki zuenean Balar uhartean oraindik gaztea zen Gil-Galadekin, Brithombar eta Eglarest suntsituak izan ondoren, bere zaintzapean zeuden portuak.
Arvernienera Noldor eta Sindar guztiak iritsi ziren, gizakien seme-alabak eta Melkorren haserretik babestu nahi zuten beste elfo herri batzuenez gain, Melkorrek, Eguzkiaren Lehen Aroko 570. urterako Beleriandeko Noldor erresuma guztiekin amaitu zuelarik.
Arvernieneko urkidia zen Nimbrethiletik, Eärendilek, eskualde honetako portuetara Gondolin erori ondoren iritsi zena, bere itsasontzia zen Vingilot eraikitzeko zura atera zuen.
Esaten denez, Arvernienen zauri guztiak Eärendilen Elessarrari (Gondolinetik ekarritako elfo harria) eta Elwingen silmarilari esker sendatu ziren, azken hau aurretik Berenek eta Luthienek berreskuratu zutelarik.