Artelazkia, tortotxa edo kortxoa artelatzak (Quercus suber) eta beste hainbat landarek enbor-adarretan eta sustraietan duen zuraren gaineko ehuna da.

Kortxoa enborrean.

Kortxoa eratzen duten zelulak azal finekoak, airedunak, gantz-azido ugarikoak eta hilak izaten dira. Kortxoa bera gogorra eta malgua da. Hotsetatik eta hotzetik nahiz berotik isolatzeko material ona da; surik ez du hartzen, eta ura ere oso gutxi. Gaitasun horiek direla eta, zeregin askotarako erabiltzen da, hala nola botilak ixteko (ardo-botilak ixteko, batez ere).

Kortxozko tapoiak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu