Arriluze jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Getxon

Arriluze jauregia Getxo udalerriko Neguri auzoko Atxekolandeta 15 zenbakian kokatuta dago.

Arriluze jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°20′24″N 3°00′43″W / 43.340122°N 3.011977°W / 43.340122; -3.011977
Map
Arkitektura
ArkitektoaJosé Luis Oriol Uriguen
EstiloaQueen Anne style architecture (en) Itzuli
Arkitektura neogotikoa
Ondarea
EJren ondarea80

Arriluze jauregia joan den mende amaierako Bizkaiko goi burgesiarentzat eraikitzen ziren etxe-moten adierazle bikaina da. Erdi Aroko revival neogotikoan diseinatu zen, Ana Erreginaren estiloan.[1]

Historia aldatu

Fernando María Ybarrak bere koinatua zen José Luis Oriol Urigüen arkitekto eta enpresaburuari eskatu zion jauregi hori eraikitzea, 1910. urtean. Bizkaiko enpresaburu eta politikari kontserbadore ospetsua zen, eta Alfonso XIII. erregeak Arriluze de Ybarra markes titulua eman zion.

Harlandu onez eraikita dago osorik, eta lorategi zoragarriz inguratuta dago ezpondan, arkupe itsuak dituzten hormek mugatuta.

Eraikina aldatu

Inguruan lorategi ederrak ditu, baita euste-hormak ere; euste hormen arkuak itsuak dira, eta sarrerako atea eta atezainaren etxebizitza Manuel Maria Smithek 1912an egin zituen. Erdi Aroko estiloa dute, baina inspirazio gaztelarra. Kokaleku topografikoa eta Erdi Aroko itxura apaina ikusita, irudi bitxia du. Eraikin exentu bat da, eta silerian landu da. Labarraren malkarrean dago kokatuta, hortaz, oina oso irregularra da. Estalkiak konplexuak dira, hautsiak eta batzuetan terrazak dituzte. Fatxada nagusia, profil mugitua duena, bi dorrek osatzen dute. Izkinan daude eta asimetrikoak dira, bata mailakatua eta bestea almenatua; erdiko gorputz batek elkartzen ditu. Altxaeran behe-sotoa, beheko solairua, altuera bat eta ganbara ikus daitezke, eta apaingarri anitzak daude. Besteak beste, azpimarragarriak dira zutabeen gainean dinteldutako ataripe bat eta dorreen alboetako hormetan dauden begiratokiak. Lehenengo solairua terraza batek betetzen du. Dorreen gorputzek eteten dute terraza, eta lehen aipatu ditugun begiratokietan ere terrazak jarraitzen du. Sarrerak dintelduak dira, alfiz barrokoak daude eta begiratoki bat nabarmentzen da, gustu ingelesaren arabera antolatua. Aurkako fatxadan sarrera nagusia dago eta fatxada honetako apaindura zertxobait serioagoa da, bi ardatz bertikal daude. Sei gorputzeko leihate handi bat azpimarratu behar da, baita sarrerako ataripea ere; ataripe hori exentua da eta dobela markatuak dituen arku beheratu bat du. [2]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu