Arrangoitzeko jauregia

gaztelu jauregia

Arrangoitzeko jauregia Lapurdiko izen bereko herrian dagoen jauregia da. Frantziako Gobernuak 1980ko apirilaren 2an monumentu historiko izendatu zuen[1].

Arrangoitzeko jauregia
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaArrangoitze
Koordenatuak43°26′10″N 1°31′01″W / 43.436°N 1.51701°W / 43.436; -1.51701
Map
Ondarea
Mérimée IDPA00084312
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Arcangues familia da gazteluaren jabe XII. mendetik. Gaur egungo eraikina 1900koa da, XVII. mendeko eraikina zegoen leku berdinean eraiki baitzen, baina aurrekoaren planta errespetatu zuten. Hirugarren berreraikitzea da, izatez, lehen gaztelua 1636an espainolek erre baitzuten Hogeita Hamar Urteko Gerran. 1813an Wellingtonek gaztelua okupatu zuen.

Ezaugarriak aldatu

Zeharreko bi nabe eta bi pisuko erdiko gorputza nagusiak osatzen dute eraikina. Hegoaldean, teilatu oktogonaleko dorre bat dago, antzinako gazteluaren dorrearen lekuan. Teilatua egurrezko haga handien gainean bermatzen da, Hegoaldean ohikoa den bezala. Barnealdean, harrera-leku zabal bat dago eta bertatik irteten dira gainerako gela funtzionalak. Egongela nagusia zuriz eta urrez estaldua dago eta Flandriako tapizez ornitua dago. Egongela nagusia eta jangela 1900 hamarkadako gustuen lekuko bikainak dira: harrera egiteko egongela handi bat eta hornidura arranditsu oso zainduak.[1]


Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa