Arnaut Logras
Arnaut Logras Nafarroa Behereko olerkaria izan zen (XVI. m.). Utziateko priorea eta Amikuze-Oztibarreko bikario izan zen. Idazlanei dagokienez, olerkiak idatzi zituen. Etxeparek bezala, 15 silabako bertso-lerroak idatzi omen zituen. Gaur egun, ez da ezagutzen haren idazlanik. Oihenarten L´art poétiquen bakarrik dago hari buruzko aipamena.
Arnaut Logras | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.