Armentiako parkea
- Artikulu hau Armentiako parkeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».
Armentiako parkea Gasteizko Eraztun Berdeko parkeetako bat da. Gasteizko hego-mendebaldean dago, Armentia herriaren gainean. Gasteizko mendien barreneko muinotxoetako batean hedatzen den erkamezti bat da bere osagai nagusia. Parkeak 161 hektarea ditu, eta Gasteiz mendietako baso inguruneak, hiri inguruko berdeguneak eta hiri ekosistema lotzen dituen igarobide ekologikoa da; horixe da, hain zuzen, Armentiako parkeak ekologiaren ikuspegitik duen balio nagusia.[1]
Armentiako parkea | |
---|---|
Koordenatuak | 42°49′22″N 2°42′36″W / 42.8228°N 2.7099°W |
Udalerria | Gasteiz, Araba |
Tamaina | 161 hektarea |
Sortze-data | 1974 |
Parkearen jabea Arabako Foru Aldundia da. 1974an Aldundiak parke botaniko bat sortzeko proiektua jarri zuen martxan gune honetan, eta hainbat zuhaitz espezie landatu zituen, bai bertakoak zein kanpokoak. 1990eko hamarkadan gunearen kudeaketa Gasteizko Udalaren eskuetan geratu zen, eta 1998an parkea osatzeari ekin zitzaion.
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea: Armentiako parkea», Gasteizko Udalaren webgunea.