Bonba termobariko
Bonba termobarikoak,[1][2] huts-bonbak,[1][2] edo, orokorrean, arma termobarikoak,[3] –aerosol-bonba edo aire-erregaiko lehergai (FAE, ingeleseko fuel-air explosivetik) ere deituak–[4] inguruko airearen oxigenoa tenperatura altuko leherketa bat sortzeko erabiltzen duen lehergai mota bat dira. FAE lehergaiak, halaber, arma termobariko mota ezagunenetako bat da.
Ohiko lehergai gehienak erregai-oxidatzaile moduko aurre-nahasketa bat dira; hala nola, bolbora beltzaren kasuan, %25 erregaiz eta %75 oxidatzailez osaturik dagoena, edo deskonposizio-motako lehergaiak –RDXaren kasu–. Arma termobarikoak, bestalde, ia %100 dira erregai eta, ondorioz, pisu bereko ohiko lehergai kondentsatuak baino askoz energetikoagoak dira.[5] Oxigeno atmosferikoarekiko menpekotasunak ur azpian erabiltzeko desegokiak egiten dituen arren, altuera handian eta baldintza meteorologiko txarretan, askoz ere suntsitzaileagoak dira lubaki, tunel, bunker eta kobazuloen aurka erabiltzen direnean.
Hasierako karga leherkorra bere helburua jotzean lehertu egiten da, gero, ondorioz, bonba-edukiontzia irekitzen da, eta erregai-nahasketa hodei moduan sakabanatzen.[6] Arma termobariko baten ohiko hedatze-uhinak lehergai kondentsatu konbentzional batenak baino dezente gehiago irauten du.
Arma termobariko mota asko esku-jaurtitzaileetan jar daitezke, eta hegazkinetatik ere jaurti daitezke.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Euskal Terminologiaren Banku Publikoa. «bomba termobárica» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ a b UZEI – Terminologia eta Lexikografia Zentroa. [https://twitter.com/uzei_/status/1499015003424399363 «Zoritxarreko albisteen harira, BONBA TERMOBARIKO eta HUTS-BONBA terminoak gehitu ditugu #Euskalterm-en 👉 [esteka] #euskara #terminologia»] Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ Zurutuza, Karlos. «Errudun jaioak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ «What are thermobaric weapons and how do they work? | Russia | The Guardian» web.archive.org 2022-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Ingelesez) Parsons, Jeff. (2022-03-01). «What is a thermobaric weapon? Putin accused of using devastating 'vacuum bomb'» Metro (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ «Ukraine conflict: What is a vacuum or thermobaric bomb? - BBC News» web.archive.org 2022-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ «Libye – l'otan utilise une bombe FAE | Politique, Algérie | Algeria ISP» web.archive.org 2012-06-20 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).