Aritmetika arazoak

Joseba Tapiaren abestia, Koldo Izagirreren hitzekin

Aritmetika arazoak Tapia eta Leturia bikoteak 2002an sortutako abestia da, Hain zuzen albumean argitaratu zuten, Koldo Izagirreren hitzekin eta Gaztelupeko Hotsak ekoiztetxearekin.[1]

Aritmetika arazoak
Tapia eta Leturiaren eta Joseba Tapiaren musika-lana
Egilea(k)Tapia eta Leturia eta Joseba Tapia
Argitaratze-data2002
IzenburuaAritmetika arazoak
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta eta trikitia
Hizkuntzaeuskara
HitzakKoldo Izagirre
Bestelako lanak
MusikagileaJoseba Tapia

Disko berean agertu ziren beste hamabi kanta, batzuk oso ezagun bihurtu ziren, Compostelako erromesa, edo Besamotza adibidez.

Bertsioak aldatu

  • Lehen bertsioa goian aipatu dena da. Aritmetika arazoak (Tapia eta Leturia), 2002).[1]
  • 2019an zuzeneko bertsio bat argitaratu zuen Joseba Tapiak geroago Tranpaldo diskoan ageriko zena. Bertsio horren bideoa ikus daiteke Youtube-n Joseba Tapiaren kontuan.[2][3]

Hitzak aldatu

Abestiak aritmetikaren bidez galdetzen du Euskal Herriaren egoeraz. Galdera guztiek egitura berekoak dira,[4]

Bertsoa beti hasten da galdera batekin "Zenbat XXX ditu gaur Euskal Herriak?", non aldi bakoitzean XXX hitza aldatzen den. honoko hauek dira galdegaiak: Zenbat Lurralde? Zenbat euskaldun? Zenbat aurkari? Zenbat maitale? Zenbat bekatu? Zenbat gobernu? Zenbat arazo? Zenbat galdera?

Galdera bakoitzerako erantzun bat dago eta erantzun guztiak ere egitura berekoak dira "ZZZ, balitu erdiak", non aldi bakoitzean ZZZ hitzak aldatzen diren. baina beti dira arazo, handiegi edo txikiegi, baina beti dira "aritmetika arazoak", abestiaren izenburua bezalaxekoak.

Galdera eta erantzuna errepikatzen dira bertso bakoitzean.

Hitzak (Koldo Izagirre)
Zenbat lurralde ditu gaur Euskal Herriak?

Zenbat lurralde ditu gaur Euskal Herriak?

Euskadik adina bai, balitu erdiak!

Euskadik adina bai, balitu erdiak!


Zenbat euskaldun ditu gaur Euskal Herriak?

Zenbat euskaldun ditu gaur Euskal Herriak?

Ez lirateke gutxi balitu erdiak!

Ez lirateke gutxi balitu erdiak!


Zenbat aurkari...

......................, balitu erdiak!

Zenbat maitale..................

......................, balitu erdiak!

Zenbat bekatu...................

......................, balitu erdiak!

Zenbat gobernu................

......................, balitu erdiak!

Zenbat arazo.......................

......................, balitu erdiak!

Zenbat galdera.................

......................, balitu erdiak!


Mikel Oterok, abestia kontzertu batean entzun ondoren, Argia aldizkarian Euskal Herriaren aritmetika arazoak 2022ko egoeraren arabera aurkeztu zituen.[5]

« Energiaren esparruan, berriztagarriak ahoan, baina Hego Euskal Herrian ez dira %15era iristen (ehuneko bakoitza igotzeko ehunka MW instalatu beharko genituzke) eta energiaren %85a kanpotik dator. Elikagaiei begiratuz gero, subiranotasuna jomugan, baino gure plateretara iristen direnak, bataz beste, 3.000 km egiten dituzte. Ekonomia zirkularra ere hizpide, baino gure ekoizpen makineriak, urtero, planetatik hartutako 80 milioi tona material berri behar ditu, %70 kanpokoak. Horietatik, urtero 20 milioi tona baino gehiago atmosferara bidaltzen ditugu (gure ekoizpen nagusia, pisuan, CO2a da) eta 2 milioi tona baino gehiago zabortegietara botatzen ditugu. »

Mikel Otero, Aritmetika arazoak (Argia, 2022-07-17)[5]


Erreferentziak aldatu

  1. a b «Hain zuzen» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).
  2. «Joseba Tapia - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).
  3. Aritmetika arazoak - Joseba Tapia (zuzenean). (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).
  4. Tapia eta leturia – Aritmetika arazoak. (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).
  5. a b Otero Gabirondo, Mikel. (2022-07-17). «Aritmetika arazoak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu