Aries Puntua
(«Aries puntu» orritik birbideratua)
Zeru-ekuatorearen eta ekliptikaren planoak (Lurraren eguzkiaren inguruko orbitak edo urte betean zehar eguzkiak egiten duen mugimendua), Aries Puntuaren norantza adierazten duen lerro zuzen batean mozten dira.
- Artikulu hau ekliptikaren puntuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aries».
Eguzkia hegoaldeko hemisferiotik iparraldekora pasatzen den puntua da, martxoaren 21ean gertatzen dena (iparraldeko hemisferioan udaberria eta hegoaldekoan udazkena hasiz).
Igoera zuzenaren jatorria da eta bera zein deklinabidea hutsak dira. Ekinozioen prezesioagatik puntu honek 50,25" atzeratzen da urtero. Orain, Aries Puntua ez da Aries konstelazioan aurkitzen (lehen aldiz kalkulatua izan zenean bezala, duela bi mila urte inguru), ondoan duen Piszisen baizik. Diametralki kontrako puntua, Libra Puntua da.