Ariake Arena ( japonieraz : 有明アリーナ) Japoniako Ariake auzoan dagoen kirol anitzeko estadioa da. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetarako eraiki zen, non gizonezkoen eta emakumezkoen boleibol txapelketak antolatu ziren. Gainera, gurpil-aulkiko saskibaloia hartuko du Paralinpiar Jokoetan[1]. Behin Jokoak amaituta, kirol eta kultur ekitaldietarako erabiliko da estadioa.

Ariake Arena
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanKōtō
ChōchōAriake
Ur-masaShinonome Canal (en) Itzuli
Koordenatuak35°38′36″N 139°47′39″E / 35.6434°N 139.7943°E / 35.6434; 139.7943
Map
Historia eta erabilera
Boleibola 2020ko Udako Olinpiar Jokoetana
Wheelchair basketball at the 2020 Summer Paralympics
2020ko Udako Olinpiar Jokoak
Inaugurazioa2019
JabeaTokio
Erabiltzailea2020ko Udako Olinpiar Jokoak
Tokyo United Basketball Club (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaKume Sekkei (en) Itzuli
Takenaka Corporation (en) Itzuli
EraikitzaileaTakenaka Corporation (en) Itzuli
Kontaktua
Helbidea東京都江東区有明1丁目11番1号
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Ariake Arena estadioa Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak antolatzeko Ariake auzoan eraikiko ziren sei instalazio iraunkorretako bat izan zen[2]. Bere eraikuntza 2016ko martxoan hasi, eta 2019ko abenduaren 9an amaitu zen[3].

Ariake Arenaren inaugurazio ofiziala 2020ko otsailaren 2an egin zen Yuriko Koike Tokioko gobernadoreak, Seiko Hashimoto Joko Olinpiko eta Paralinpikoetako ministroak eta Yasuhiro Yamashita Japoniako Batzorde Olinpikoko presidenteak parte hartu zuten ekitaldian[4].

Xehetasunak aldatu

Proiektuaren kostu osoa 37.000 milioi yen (340 milioi dolar inguru) izan zen. Estadioak 15.000 ikusleentzako lekua du[5][6].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu