Argol Perseokoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Perseuseko zilarrezko zalduna da XX. mendean. Jatorrizko istorioan duen agerpen bakarra zilarrezko zaldunen sagan da. Istorioko protagonista nagusiak diren brontzezko zaldunek berarekin eta beste zenbait zilarrezko zaldunekin topo egiten dute. Zilarrezko zaldun hauek brontzezko zaldunak Lehiaketa Galaktikoan euren onura propioan parte hartzeagatik zigortzera bidalitako zilarrezko zaldunen bigarren taldekoak dira. Ikki Fenixekoak garaitu zituen Dante Zerberokoa eta Capella Aurigakoa eta Argolen aurka borrokatzeko prestatu zen, baina Dante oneratu zen eta Shun Andromedakoak garaitu zuen. Honen ondoren, Argolek Hyôga Beltxargakoa eta Shun harri bihurtu zituen, eta, ondorioz, Shiryu Dragoikoak aurre egin behar izan zion. Borrokaren hasieran, Shiryuk, Argolek aldean zeraman ezkutuan agertzen zen Medusaren irudia ez ikusteko, benda batekin estali zituen bere begiak, baina horrek ez zuen ezertarako balio izan, bere besoetako bat harri bihurtuta geratu bait zen. Horren ondorioz, bere burua itsutu behar izan zuen, ikusmena sakrifikatuz, Medusaren irudia ez ikusteko modu bakarra zena. Hala lortu zuen Argolen aurkako garaipena.

Argol Perseokoa
Datu biografikoak

Kanpo estekak aldatu