Arantxa Arregi

Politikaria

Arantxa Arregi (Doneztebe, Nafarroa Garaia) gizarte garapenerako agentea eta politikaria da.

Arantxa Arregi

Doneztebeko alkate

Bizitza
JaiotzaDoneztebe
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

LinkedIn: 7a207044 Edit the value on Wikidata

2023ko ekainaren 17an Doneztebeko alkate bilakatu zen 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]

Biografia aldatu

2023ko apirilaren 27an Doneztebeko EH Bilduk aurkeztu zuen bere taldea maiatzaren 28an eginen diren udal hauteskundeetarako. Zerrenda eraberritua Arantxa Arregi izanik zerrendaburua. 2019ko hauteskundeak irabazi zituen EH Bilduk Donezteben eta alkatetza eta sei zinegotzi lortu zituen.[2]

Bi seme-alaba eta Elgorriagako senarra duen Oteiza auzoko doneztebarra» da Arantxa Arregi. 23 urtez Malerrekan Bortzirietan eta Bertizaranan garapen agentea izan da, eta Lursarean lurralde garapen iraunkorreko atalaren arduraduna da orain. «Saltsa aunitzetako perrexila» da, «herriarentzat lan egiteko eta jendea aditzeko prest dagoena», eta Doneztebeko alkatea izanen da hurrengo lau urteetan.[3]

Arantxaren adierazpena:

Prest gaude bide berri hau hasteko eta gure konpromisoak betetzeko

2023ko ekainaren 17an Doneztebeko alkate bilakatu zen Arantxa Arregi . EH Bilduk bederatzi zinegotzietatik zortzi eskuratu zituen maiatzaren 28ko udal hauteskundetan eta zortzien boza lortu zuen kargu-hartze ekitaldian. Hasieratik zerrendaburu eta alkategai izan den lehen emakumea da Arantxa Arregi. Halere, lehendik bi emakume izan dira alkate: azken agintaldian Xanti Utergaren lekukoa hartu zuen Leire Ortuoste eta lehenago, Joxe Irigoienen ordez sartu zen Teresa Gaspar, epe labur batez. Donezteberen alde lan egiteko erronkari «ilusioz eta gogoz» lotuko zaiola adierazi zuen Arregik. UPNko zerrendako bi lehenbizikoek uko egin ziotenez, zerrendan hirugarren zen Iñaki Iriartek bere buruari eman zion botoa.[4]

Leire Ortuoste EH Bilduko aurreko alkateak pasatu zion aginte makila Arantxa Arregiri.

Erreferentziak aldatu

  1. NOTICIAS, DIARIO DE. (2023-06-17). «Arantxa Arregi (EH Bildu) se estrena en Doneztebe - Santesteban» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  2. «Arantxa Arregi da Doneztebeko EH Bilduren alkategaia - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  3. ««Prest gaude bide berri hau hasteko eta gure konpromisoak betetzeko» - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  4. «Arantxa Arregi da Doneztebeko alkate berria - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).

Kanpo estekak aldatu