Aranmula kannadi edo Aranmula ispilu (malabareraz: ആറന്മുളക്കണ്ണാടി Indiako Kerala estatuko Aranmulan egiten diren metalezko ispiluak dira. Objektu hauek tradizio luze eta aberatsa dute.

Aranmula ispilua bukatuta.
Aranmula Kannadi era sinpleaz.
Aranmula Kannadi saltzeko prestatuta.

Ezaugarriak aldatu

Ispilu hauek eskuz, metalezko aleazioez egiten dira. Ohiko ispiluekin konparatuta hauek metala distirarazten lortzen dira. Horri esker hauen islak ispilu tradizionalenak baino garbiagoak dira. Aleazioen formula zehatza ez da ezagutzen zeren eta familia bakoitzak ezkutuan gordetzen baitzuen. Metalurgian adituek kobrea eta eztainua formularen konponenteak izan behar direla pentsatzen dute. Gainazal islatzailea lortzeko artisauek egunak irauten duen leuntzeko prozesua egiten dute.[1] Egiteko beira ez da erabiltzen.[2]

Garrantzia aldatu

Metalezko ispilu hauek Keralako tradizio luze baten ondorioa dira eta, horregatik, balore historiko eta kultural handia dute. Gaur egun familia bakarra da Aranmulan egiten dituenak. Keralako objektu enblematikoak dira.

Kondaira aldatu

Kondairaren arabera Aranmula kannadien jatorria Aranmulako Parthasarathy tenpluarekin dago lotuta. Esaten den arabera egileak Tirunelveli barrutitik Aranmulara eraman zituzten. Zortzi familiak omen ziren eta errege autoritate batek tenplu horretara eraman zituen, orain mende asko, bertan ispiluak egin zitzatela.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b .
  2. .

Kanpo estekak aldatu