Aramaia
Euskal Herriko mendia
Aramaia, Anzi, Aintzi, Estalki edo Zubel Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]
Aramaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.000 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′42″N 1°23′38″W / 42.895°N 1.394°W |
Mendikatea | Labiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Mendikat | Mendikat |
Larrogaingo malkarretan hasi eta Uritz herriaren gainean amaitzen den gandor zorrotzak gure atentzioa erakartzen du, bai Artziko errepidean gora goazela, bai inguruko mendietako baten gailurrean gaudelarik.
Urrundik iritsiezina ematen badu ere, Urdirozko bideak nahiko modu erosoan utziko gaitu gailurretik hurbil.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Aramaia (Mendikat)