Aralarko Mikel Deuna (itsasontzia)

Aralarko Mikel Deuna
D-22
 Euskal Herria
Ontziola: Pedro Manuel Egaña, Mutriku
Mota: Lurrunontzi
Uretaratze data: 1936
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea (1937)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 36 t. tona
Luzera: 16,55 m
Zabalera: 4,18 m
Sakonera: 1,40 m
Abiadura: 8 korapilo
Eskifaia: 8-10 marinel


Aralarko Mikel Deuna lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen, Antonio Izagirre ondarrutarrarena. Mutrikun Pedro Manuel Egañak eraikia, Bilbora joan zen Ondarroaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen Eusko Itsas Gudarosteak (1937ko martxoa) eta D-22 izena jarri (1937/5/12). Bilbo ebakuatzerakoan Santanderrera pasa zen. BIAren agindutara gelditu zen (1937/8/1), minen miaketan esku hartu zuelarik Santander, Gijón eta Avilésen. Azkenik Arcachonen babestu zen (1937/10/24) eta hantxe izan zen gudatea amaitu bitartean. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu