Arabarra (itsasontzia)
Moon Beam Mourisca Arabarra D-4 | |
---|---|
Erresuma Batua Espainia Euskal Herria | |
Ontziola: | J. Lewis & Son. (Aberdeen) |
Mota: | patruilaontzi |
Uretaratze data: | 1918 |
Zerbitzua: | Eusko Itsas Gudarostea (1937) |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 112 t. tona |
Luzera: | 26,05 m |
Zabalera: | 5,64 m |
Sakonera: | 2,80 m |
Abiadura: | 9,5 korapilo |
Eskifaia: | 12 marinel |
Arabarra motordun eta burdinazko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen, Juan Velasco Gutierrez y Cía., S.A. Vigoko enpresarena, Aberdeenen (Eskozia) J. Lewis & Son.ek Moon Beam patruilaontzi gisa britainiar Armadarentzat eraikia. Espainiari 1927an saldua eta Mourisca izena jarria. Euzko Gudaroztearen Itsas Zerbitzuaren agindutara jarria (1936ko abuztua), Bilbora iritsi zen Gipuzkoaren ebakuazioaren ondoren. Berehala jarri zen Eusko Itsas Gudarostearen agindutara (1936ko urria) eta lehendabizi minaketari moduan erabili zuten eta ondoren Baionarekiko itsas lotura gisara. Arabarra izena jarri zioten ondoren, eta D-4 zenbakia eman (1937/5/12). Bilbo ebakuatzerakoan Baionan zegoen eta han izan zen gerra amaitu artean. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).