Apordoki

Euskal Herriko mendia

Apordoki, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]

Apordoki
Datu orokorrak
Garaiera1.181
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′02″N 1°34′48″W / 42.984°N 1.58°W / 42.984; -1.58
MendikateaSaioako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Anueko ibarraren gainean sumendi itxura ederra azaldu arren, mendi hau ez da oso bisitatua. Seguruenik Baratxueta-Burdindogi katetik apur bat aldendurik egoteak zerikusi handia izanen du bazterketa honekin, mendizale gehienek Urdanatz igo eta iparralderantz jarraitzen baitute, Burdindogi, Egide edo Goitiko Gaineko tontorretarantz.

Hala ere, Anueko Oihaneko mendien artean, Apordoki da paisaia ikustea ahalbidetzen duten bakarrenetakoa, gainerako gainak pagadi sarriez josita baitaude.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Apordoki (Mendikat)

Kanpo estekak aldatu