Apolo Liziarra
Apolo Liziarra lehenengoa Praxitelesi egotzitako estatua mitologiko mota bat da. Egile batzuk Praxitelesen garaikidea zen Eufranori egotzi diote ere bai. Asko dira eredu hori jarraituz egin diren kopiak eta irudiak. Lan horietan jainkoa euskarri batekin deskantsatzen erakusten da. Euskarria normalean enbor edo tripode bat izan daiteke. Apolok eskuineko besoarekin buruaren goiko partea ikutzen du. Hilea txirikordetan jasota erakusten du, haurra edo oso gaztea izango balitz bezala.
Mitologia
aldatuApolo Antzinako Greziako jainko garrantzitsuenetariko bat zen. Zeus eta Leto ren semea, gaixotasunen sortzailea zen alde batetik baina baita Egiarena, Eguzkiarena eta Osasunarena ere. Horregatik, errepresentazio asko ezagutu zituen eta bere irudia toki askotan erakusten zen. Liziarra izenaren zergatia, bestetik, ez dago Lizia zonaldearekin lotuta.
Etimologia
aldatuHitza Luzianok egindako Atenasen Lykeionen zegoen eskultura baten deskribapen bati esker zabaldu zen, baizik.[1] Dena dela hau ez da izenaretzat proposatu den hipotesi bakarra. Esaterako "Lyk" hitzak argia esan nahi du eta, horren arabera, "Apolo argitsua" izango litzateke.[2]