Apolo Hipoakreoaren haitzuloa
Apolo Hipoakreoaren haitzuloa Apolori eskainitako koba eta santutegia da. Atenas Akropoliaren muinoaren ipar-mendebaldeko hegalean dago. Hipoakreo hitzak "Apolo goien azpian" esan nahi du.[1]
Apolo Hipoakreoaren haitzuloa | |
---|---|
Mota | haitzulo eta tenplete |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°58′20″N 23°43′30″E / 37.9722°N 23.725°E |
Honen parte da | Caves of Apollo, Zeus and Pan (en) |
Kokapena | Atenasko Akropolia |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde publiko | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | Atenas Zentrala |
Udalerria | Atenas udalerria |
Hiria | Atenas |
Ezaugarriak
aldatuKobazuloak 5 metroko zabalera eta 3 metroko sakonera du, nahiz eta antzinatean ziur aski sakonagoa izan. Santutegian haitzean zizelkatutako barrunbeak zeuden eskulturak jartzeko. Haitzuloan aurkitutako botozko eskaintzengatik identifikatu da aztarnategia. Esaten denez, Delfosera zihoazenak (pythaistai) kobazulotik hasten zuten bidaia.[2]
Peripatos bideak santutegira zeraman muino ingurutik. Haitzuloaren ekialdean beste bi labar-santutegi daude, Zeus Olinpiarreko Haitzuloa eta Paneko Haitzuloa, eta mendebaldean Klepsydra iturria.
Historia
aldatuSantutegia Apolo Hipoakreosi eskainia zegoen, edo "Apolo goien azpian", santutegiaren kokapenari erreferentzia eginez.
Kobazuloan, Apoloren gurtza ere egiten zen, Patroos ("Aita Apolo") eta Pitio ("Piton hiltzailea") epitetoekin. Azken honen arabera, santutegia, Pythion bezala ere ezagutzen zen (antzinako grezieraz: Πύθιον).
Mizenastar garaian, K.a. XIII. mendean, gurtzen zuten haitzuloa gutxi gorabehera. Atenastarrek Atikako biztanle gisa zituzten jatorri mitikoekin lotzen zuten koba; izan ere, elezaharrak dioenez, Apolok Kreusa, Erekteoren alabarekin lo egin zuen kobazuloan, Ion joniarra sortuz.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://odysseus.culture.gr/h/2/gh251.jsp?obj_id=19816
- ↑ https://web.archive.org/web/20160811110016/http://www.athenskey.com/walk-the-acropolis-peripatos.html
- ↑ Goette, Hans Rupprecht (2012). Athens, Attica and the Megarid: An Archaeological Guide. Routledge. p. 54. ISBN 113454393X.[1]