Apaizen gela

Interneten bidez sortutako iruzurra, euskarazko Interneten biral bihurtu zena

Apaizen gela Interneten bidez 2016an sortutako iruzurra da, euskarazko Interneten biral bihurtu zena.

2016ko azaroaren 1ean agertu zen memea, Leire Narbaiza irakasleak, berak aitortuta, argazkia jaso zuenean WhatsApp bidez. Kartela Osakidetzako osasun-zentroetako atondotan daudenen berdina zen, 000 zenbakia zuen eta Apaizen gela / Sala de Curas inskripzio elebiduna. Narbaizak argazkia argitaratu zuen Twitterren[1]. Argazkia zabaldu zutenen artean, bereziki, Kike Amonarriz soziolinguista[2] eta Xabier Euzkitze kazetaria[3] zeuden, eta horrek itzulpenari buruzko eztabaida handia eta kartelaren inguruko zalantzak eragin zituen[2]. Egun berean Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argitu zuen kartela gezurrezkoa zela eta sendaketa-gela zioen benetako kartelaren argazkia argitaratu zuen[4]. Horrez gain, jatorrizko argazkia Begoñako Osasun Zentroan atera zela idatzi zuen[5].

Hainbat testuingurutan erabili izan da:

  • Osakidetzak duen gaztelaniarekiko menpekotasuna salatzeko[6];
  • itzulpen okerrak edo automatikoak eta euskarak gizartean duen zeregina kritikatzeko[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Narbaiza, Leire. (2016-11-28). «"Apaizen gela"» Eibar.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  2. a b Alberdi Atxurra, Iosu. (2016-11-02). «Argazki muntaketa batek Osakidetzaren hizkuntza politika kritikatzeko hizpidea eman du» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  3. a b «Apaizen gela gutxiago eta euskaltegi gehiago» Naiz 2016-11-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  4. «"Apaizen gela" zihoen kartela gezurrezkoa dela argitu du Jon Darpon sailburuak» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2016-11-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  5. (Gaztelaniaz) Merodio, Iker. «Apaizen gela» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  6. «Argazki muntaketa batek Osakidetzaren hizkuntza politika kritikatzeko hizpidea eman du» Mediku euskalduna nahi dut 2016-11-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).

Kanpo estekak aldatu