Ireki menu nagusia

Aoki

Euskal Herriko mendia

Aoki Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da, gailur belartsua eta laua duena. Uzkuitirekin batera, Arritzaga labarraren gainean dagoen ondo ezberdindutako mendia, hegoaldetik, Muitzeko zirkua mugatzen du. Lizeozko ordeka izeneko lepoa, larrean zehar doan jeitsiera txiki bat da, Uzkuiti eta Aoki banatzen dituenak.

Aoki
Datu orokorrak
Garaiera 1.317 m
Geografia
Koordenatuak 43° 00′ 53″ N, 2° 04′ 03″ W / 43.014775°N,2.06759722°W / 43.014775; -2.06759722Koordenatuak: 43° 00′ 53″ N, 2° 04′ 03″ W / 43.014775°N,2.06759722°W / 43.014775; -2.06759722
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Larraitz/Amezketa
Mendikat Mendikat

Tontorraren hegoaldean dagoen haranak, Katxine du izena. Haran hau, Ganboa (mendia), Ganbo Txiki eta Arrubigaña mendiek inguratzen dute, Uzkuiti eta Aokiz gain. Lehenengo biak, kareharrizkoak dira. Hirugarrena, berriz, belartsua.

IrispideakAldatu

Larraitzetik edo Amezketatik, Muitzeko labarra igo daiteke. Labar hau Txindokitik ekialdera geratzen da, Txindoki bera, Larraone menditik bananduz. Zirkua bere haserararte jarraituz, Aokira heltzen da.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa