Antzandobi

Paseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Harraparienaren antzeko mokoa dute; tartso eta azkazalak sendoak dira, eta 12 errektrizez osatutako isatsa dute.

Antzandobi da hegaztien klaseko paseriformeen ordenako Laniidae familiako kideen izen arrunta.[1]

Antzandobi
Southern grey shrike.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
Familia Laniidae
Rafinesque, 1815
Azpibanaketa
Txinbo burubeltza alanbrean sastakatua, antzandobi kaskagorriaren harrapakina, Sizilian.

ElikaduraAldatu

Elikatzeko ohiturengatik dira ezagun eta bereziak antzandobia. Izan ere, intsektu eta ornodun txikiz elikatzen dira[2]. Azken horien artean sugandila eta narrasti txikiak, sagu eta satitsuak, edota baita hegazti txikiren bat ere. Harrapariak dira, beraz (Euskal Herriko txori txikien artean ohitura hori daukaten bakarretakoak dira). Eta, behin harrapatuta, harrapakinak inguruko arantza edo alanbredun hesietan zintzilikatzen dituzte, hurrengo egunetarako gordailu gisa.

Antzandobiak Euskal HerrianAldatu

Euskal Herrian hiru antzandobi espezie bizi dira. Txori forma arruntekoak izanik, baina tamainaz handixeagoak, euskaraz jaso izan diren izenetan horrekin zerikusia dutenak nabarmentzen dira: Begihandi, Buruhandi, Burunagusi, Karrakari, Karraska, Pepetanbor, Pikaporta, Pikumotz, Txorigaizto, Txorihandi...[2]

Euskal antzandobi espezieen artean bi udakoak dira, migrariak (kaskagorria eta arrunta, negua Afrikan pasatzen dutenak), eta handia dago gero, urte osoan aurkitzen ahal dena Ebroko isurialdean:

Munduko espezieakAldatu

Beste espezie hauek ere badaude munduan zehar:

Prionopidae eta Malaconotidae familiak gertukoak ditu eta antzina antzandobien artean sailkatzen zituzten. Adibidez, Malaconotidae familiako Laniarius atrococcineusek antzandobi sabelgorri du izen arrunta.

ErreferentziakAldatu

  1. Reuven, Yosef. (2008). Family Laniidae (Shrikes). in: Handbook of the Birds of the World. 13, Penduline-tits to Shrikes Bartzelona: Lynx Edicions, 732–773 or. ISBN 978-84-96553-45-3..
  2. a b «Antzandobi arrunta» txoriak.eus Noiz kontsultatua: 2019-05-23.

Kanpo estekakAldatu