Ireki menu nagusia

Antso Gartzez Iruñekoa (c. 1038- Rueda, 1083ko urtarrilaren 6a) Uncastillo eta Zangozako jauna izan zen.

Gartzia Santxez III.a Nafarroakoaren seme naturala izan zen. 1038 inguruan jaio zen, aitak Estefania Foixkoa ezkondu baino lehen.[1][2] Uncastilloko Sibiranako gazteluaren eta Zangozako gazteluaren tenentea izan zen eta litekena da Ruesta (1058), Surta (1065), Autol (1071) eta Anguiano eta Tobiako jauna ere izatea (1073).[1] Aitaren parterik zenbait anaia izan zituen, tartean Antso IV.a Peñalegoa erregea eta Ramiro Gartzez Calahorrako jauna. Fortun Otsoaren emaztea zen Mentzia Gartziaren neba ere izan zen, nahiz eta ama berekoak baziren jakin ez.

1083ko urtarrilaren 6an Ramiro sasianaiarekin batera hil zen Ruedako saldukeria izeneko gertaeran. Alfontso VI.a Gaztelakoa bere lehengusuaren gudarosteak zuzenduz segada batean erori ziren.

1057 baino lehen Konstantza ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten:

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Salazar y Acha, Jaime de (1992) «Reflexiones sobre la posible historicidad de un episodio de la Crónica Najerense» Príncipe de Viana (Annex 14): 149-150 ISSN 1137-7054 .
  2.   Martínez Díez, Gonzalo (2007) El Cid histórico Bartzelona: Editorial Planeta, S.A. 137 or. ISBN 978-84-08-07165-5 .
  3.   Canal Sánchez-Pagín, José M. (1986) «El conde leonés Don Fruela Díaz y su esposa, la navarra doña Estefanía Sánchez (siglos XI-XII)» Príncipe de Viana (177): 24 ISSN 0032-8472 .