Antonio Ruiz de Azua

kazetari espainiarra

Antonio Ruiz de Azua Zabalbeaskoa, ezizenez Ogoñope (Elantxobe, Bizkaia, 1904 - Mexiko, 1974) euskal idazlea, kazetaria eta politikaria izan zen.

Antonio Ruiz de Azua
Bizitza
JaiotzaElantxobe, 1904
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria, 1974 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Izengoitia(k)Ogoñope
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Biografia aldatu

Elantxoben jaiota, oso goiz hasi zen aldizkari desberdinetan kolaboratzen, besteak beste, Eguna eta Euzkadi aldizkarietan, "Elantxobetar bat" ezizenarekin. Gerra zibila hasi eta gero, Bartzelonan babestu zen. 1938an erbesteko bidea hartu zuen eta Mexiko Hirira joan zen. Hiri iparamerikar horretan euskal nazionalismoaren aldeko lan eskerga egin zuen. Euskal Etxearen burua izan zen. Aldi berean, kazetaritzako lanetan jarraitu zuen; horrela Euzko Deya. La Voz de los Vascos en México euskarazko orrialdea eraman zuen urte askoan. Ekin izeneko aldizkari bat sortu ere bai, zorte handirik izan gabe ezen zenbaki bakarra kaleratu baitzuen. Irratiko saiotan ere parte hartu zuen sarritan. EAJko militantea zen. Bere goitizena nazionalisten artean ospetsua egin zen; haren jatorria Elantxobeko Ogoño itsasmuturrean zegoen. Mexikon hil zen, 1974an.[1]

Lanak aldatu

Ipuinak aldatu

  • Ipuiñak eta izkirimiriak

Antzezlanak aldatu

  • Euzkadiko erri baten. Mexiko: Ekin, 1950.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu