Antes llega la muerte

Antes llega la muerte 1964an, Espainia eta Italia artean filmatutako film bat da, Joaquín Luis Romero Marchent zinema zuzendari espainiarrak zuzendua. Spaghetti westernaren barnean dago. Musika, Riz Ortolanirena da, western ugariren soinu banden egilea.

Antes llega la muerte
Jatorria
Argitaratze-data1964
IzenburuaAntes llega la muerte
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia eta Italia
Ezaugarriak
Genero artistikoaSpaghetti westerna
Iraupena98 minutu
KoloreaEastmancolor (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Espainia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Joaquín Luis Romero Marchent
Gidoigilea(k)Joaquín Luis Romero Marchent
Federico de Urrutia (en) Itzuli

[[Kategoria:Federico de Urrutia (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Robert Hundar
Fernando Sancho
John Bartha
Andrew Scott
Gloria Milland
Andrea Scotti
Jesús Puente
Beny Deus (en) Itzuli
Álvaro de Luna Blanco
Pedro Fenollar (en) Itzuli







[[Kategoria:Beny Deus (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Pedro Fenollar (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EdizioaDaniele Alabiso
Ekoizpen-diseinatzaileaAdriano Merkel (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRiz Ortolani
Argazki-zuzendariaRafael Pacheco

IMDB: tt0057848 Filmaffinity: 509057 Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bob Carey (Paul Piaget) kartzelatik irteten denean, hilketagatik jasotako zigor luze baten ondoren, bere antzinako neska-laguna izan zen Mariaren (Gloria Milland) bila hasten da. Baina laster jakiten du, bera kartzelan egon den bitartean, Maria Cliffordekin (Jesus Puente) ezkondu dela, aberats bat.

Ezkon harreman horren zoriontasuna, irudizkoa baino ez da. Maria, izatez, larriki gaixo dago. Berak, irudizko haurdunaldi baten erruz direla uste duen minak jasaten ditu, buruko minbizi baten ondorioz. Maria operatzeko, Laredo hirira eraman beharra dago, eta, beraz, Cliffordek bere ondasun guztiak saltzen ditu, eta itxaropenerako bidaia luzea abiatzen du. Laster batuko dira espediziora, Rogers izeneko armadako antzinako esploratzaile bat, Lin Chu (Gregorio Wu) izeneko sukaldari txinatar jator bat, eta, "Apustuak" ezizenez ezagutzen den mestizo bat.

Aktoreak aldatu

Bitxikeriak aldatu

  • Film hau egiteko aurrekontua, 15 milioi pezetakoa izan zen, egungo 90.000 €, garai hartarako, dirutza handia izan zena.
  • Veneziako Mostran, "I sette del Texas" izenarekin aurkeztua izan zen.

Estreinaldirako izenburuak aldatu

  • "I sette del Texas" (  Italia)
  • "Oi 7 apo to Texas" / "Ta 7 pistolia tou Texas" (  Grezia)
  • "Hour of Death" / "Seven Guns from Texas" (  AEB)
  • "Sept du Texas" (  Frantzia)

Kanpo estekak aldatu