Ansar al-Xaria (Tunisia)

Ansar al-Xaria (Euskaraz: Lege Islamikoaren Aldekoak) Tunisian aritzen den talde islamiko erradikala da. 100.000 kidek osatzen dute taldea eta Tunisiako gobernuak talde terrorista kontsideratzen du.


Aurrekariak aldatu

Tunisiar iraultzaren ondoren, Zine El Abidine Ben Aliren erregimenpean preso zeuden hainbat preso islamista askatu ziren, hala nola Abu Ayadh al-Tunisi zeinek Tarek Maaroufirekin batera Tunisiako Borrokarako Taldea osatu zuen 2000ko ekainean.

Abu Ayadhek Ansar al-Xaria sortu zuen 2011ko apirilean. Taldeak, hainbat hedabidetan zabaldu zuten beraien ideiak, bai blogean, bai Facebookean ala aldizkarietan.

Ansar al-Shariak oraindik preso dauden preso islamiko askoren askatasunaren alde egin du, Omar Abdel-Rahman, Abu Qatada eta Al-Kaidaren alde Iraken borrokatu diren hainbat kide tunisiarrengatik. Ansar al-Shariak konferentzia nazionala burutu zuen 2012an Kairuanen non Abu Ayadhek Tunisiako hedabide, irakaskuntza, turismo eta sektore komertzialen islamizazioarako deia zabaldu zuen.

Ansar al-Xariako kideak tarteko zeudenean biolentzia izan duten hainbat protestatan parte hartu izana leporatzen zaie, nahiz eta ez diren behar haina froga lortu eta antolakuntza ez den oraindik ilegalizatu.

Taldearen helburuak aldatu

Ansar al-Xariak bereziki, buruzagi eta militante laikoei eraso izan zien, eta Mendebaldearen interesen kontra egin du. Mohamed Brahmi eta Xukri Belaid politikari aurrerakoien hilketak —gizartea ia zartatu zuten ekintzak— eta AEBen enbaxadaren kontrako erasoa —2012ko irailaren 11n— egozten zizkioten[1].

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu