Anoki
Anokia[1] edo eskotea[2] emakumezkoen zenbait jantziren irekidurek agerian uzten duten bularraldeko alde jakin bati ematen zaion izena da. Jantziaren irekidurak bularrezurretik gora begi-bistan uzten duen bularren arteko inguruari deritzo, zehatz-mehatz.
EtimologiaAldatu
Lepo-zabaldura, lepo-hastua edo biluzertza hitzak ere erabili izan dira[erreferentzia behar].
Anokia nabarmentzeaAldatu
Anokia nabarmentzeko hainbat metodo erabili izan dira historian zehar.
Azpiko arropaAldatu
XVI. mendearen erdialdera lepo-zabaldura jasotzeko gerruntzeak agertu ziren. XX. mendean push-up delako bularretakoak agertu ziren.
ItsasgarriakAldatu
Zenbait emakumek euren bularrei zinta itsasgarriak jartzen dizkiote hauek altxarazteko eta hurbilarazteko.
EbakuntzaAldatu
Bular handiak txikiak baino askoz errazago altxatzen direnez, bular txikiko zenbait emakumek bularrak handitzeko ebakuntzetara jotzen dute lepo-zabaldura nabarmentzeko.
Ariketa fisikoaAldatu
Zenbait ariketa fisikok bularraldeko giharrak sendoarazten dituzte, eta ondorioz hauek altxarazi.
MakillajeaAldatu
Itzal efektuko makillajea erabiliz lor daiteke lepo-zabalduraren neurria dena baino askoz handiagoa ematea.
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Euskalterm» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «eskote» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).