Anno Lucis edo Framazonen Egutegia (euskaraz "Argiaren Urtea" edo "Benetako argiaren urtea") framazonerian gehien erabiltzen den egutegia da. Egutegiaren sistema oso erraza da: urte arruntari lau mila urte gehitu behar zaizkie; esaterako 2000. urtea, Anno Lucisen arabera 6000.a izango litzateke. Egunak eta hilak berdin agertzen dira. Egutegi honek Anno Mundiren adigaiarekin lotura estua du.[1] Anno Lucis adigaiak framazonerian balio sinbolikoa du; horren bidez «denbora sakratua» eta «denbora profanoa» bereizi nahi dituzte.[2]

Plaka honetan A.L. 5916 irakur daiteke, gure egutegian, Anno Domini, 1916.
Framazonen oroitarria Anno Lucisen aipamenarekin.

Jatorria aldatu

Urte hori XIX. mendean erabaki zen, munduaren sorreraren urtea jakiteko egin ziren kalkuluen ondorioz. Kalkulu horietan juduen eta arabiarren egutegiak ere hartu ziren kontuan baina batez ere Ussherren kronologia. Data hau finkatzeko James Ussherrek, 1580an Dublinen jaiotako apaiza, Bibliaren gainean kronologia bat sortu zuen hasieraren liparra zehazteko. Horren bidez denbora-eskala erabatekoa sortu nahi zuen. Hainbat teoria aztertuta data hori adostu zen azkenean. Beraz, lehen urtea, munduaren sorrerarena da hargin beltzentzat. Urte hasiera, bestetik, martxoaren 1ean kokatzen dute. Hilak zenbakiez izendatzen dira, esaterako martxoa 1.a da. Egutegi horretan, azkenik, bi jai daude, udako san Joanes Bataiatzailearena (06-24) eta, neguan, san Joan Ebanjelaria (12-7); biekin bi solstizio markatzen dituzte. Gogoratu behar da framazoneriaren barruan hainbat ohikune eta joera dagoela eta, ondorioz, egutegi ezberdinak ere badirela.[3]

Hilen izenak aldatu

Gorago aipatu bezala, hilak izendatzeko gehien batean zenbakiak erabiltzen direla baina hori ez da orokorra. Framazoneria barruan badaude euren izendatze zerrendak duten joerak. Hau da adibide bat:[2]

  1. Martxoa= Nissam
  2. Apirila= Ijar
  3. Maiatza=Sivan
  4. Ekaina=Thamuz
  5. Uztaila=Ab
  6. Abuztua= Eliul
  7. Iraila=Tishri
  8. Urria=Heshvan
  9. Azaroa=Kislev
  10. Abendua=Theved
  11. Urtarrila=Schevat
  12. Otsaila =Adar

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «ANNO LUCIS - Is Its Meaning a Masonic Secret?» www.masonic-lodge-of-education.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
  2. a b (Gaztelaniaz) Adriano. (2013-01-18). «Sin dogmas ni doctrinas: El calendario masónico» Sin dogmas ni doctrinas (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
  3. (Gaztelaniaz) EL CALENDARIO MASÓNICO. (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).

Kanpo-estekak aldatu