Anne van Olst, Anne Koch Jensen izenez ere ezaguna, (Alborge, Danimarka, 1962ko martxoak 25), Danimarkako zaldi-heziera klasikoko zalduna da. 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzea irabazi zuen Danimarkako taldearekin eta 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan 23. postuan sailkatu zen banakako zaldi-hezieran, Clearwater zaldiarekin[1].

Anne van Olst
Bizitza
JaiotzaAalborg1962ko martxoaren 25a (62 urte)
Herrialdea Danimarka
Jarduerak
Jarduerakheziera zalduna
Pisua70 kilogramo
Altuera184 zentimetro

vanolsthorses.com…
Olympic.org: anne-van-olst Edit the value on Wikidata

1991n Anne Gert-Jan van Olst Herbehereetako zaldi-hezitzaile eta saltzailearekin ezkondu eta Herbehereetara joan zen bizitzera[2]. Den Houten, Herbehereetan, kirol eta hazkuntza ukuilu bat zuzendu zuten elkarrekin.

Udako bost Olinpiar Jokotan parte hartu zuen, 1988 eta 2012 artean, eta brontzezko domina lortu zuen Pekinen 2008an, taldekako proban (Nathalie zu Sayn-Wittgenstein eta Andreas Helgstrandekin batera). Laugarren postua lortu zuen Sydney 2000n, laugarrena Londres 2012an eta bosgarrena Bartzelonan 1992an, proba berean. Brontzezko domina irabazi zuen 1999ko Europako Doma Txapelketan.

Palmaresa aldatu

Doma
Olinpiar jokoak
Urtea Tokia Domina Maila
2008 Hong Kong (Txina)   Taldeka
Europako txapelketa
Urtea Tokia Domina Maila
1999 Arnhem (Erbeherak)   Taldeka

Erreferentziak aldatu

  1. «Anne van Olst - Equestrian - Olympic Athlete | London 2012» web.archive.org 2013-05-01 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. «Anne van Olst – Van Olst Horses» www.vanolsthorses.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).

Kanpo estekak aldatu