Anne Fausto-Sterling

estatubatuar sexologoa

 

Anne Fausto-Sterling

Bizitza
JaiotzaQueens1944ko uztailaren 30a (80 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaProvidence
Familia
Ezkontidea(k)Paula Vogel
Hezkuntza
HeziketaBrown Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Brown Unibertsitatea
annefaustosterling.com


Anne Fausto Sterling (Queens, New York, 1944ko uztailaren 30a) estatubatuar filosofoa, idazlea eta Brown Unibertsitateko biologiako eta genero-ikasketetako irakaslea da. Sexologiari, generoaren biologiari, identitate sexualari, genero-identitateari eta genero rolei buruzko idazkiengatik da ezaguna.[1][2]

Biografia

aldatu

Fausto-Sterlingen ama, Dorothy Sterling, idazle eta historialari nabarmena izan zen, bere aita ere idazlea zen. Fausto-Sterling-ek 1965ean jaso zuen Wisconsingo Unibertsitatean zoologian lizentziatura, eta Garapenaren genetikan doktoretza Brown Unibertsitatean 1970ean. Doktoregoa lortu ondoren Browneko fakultatean sartu zen, eta Nancy Duke Lewis Biologia eta Genero Ikasketetako irakasle izendatu zuten.

Artikulu ugariz gain, publiko orokorrarentzat bi liburu idatzi ditu.

Horietako lehena, Myths of Gender: Biological Theories about Women and Men, 1985ean argitaratu zuten lehen aldiz, eta 1992an berrargitaratu zuten, New Yorken.[3]

Publiko orokorrerako bere bigarren liburua Sexing the Body: Gender Politics and the Construction of Sexuality da, 2000. urtean argitaratua.[4] Liburu honetan egileak genero-identitatearen eraikuntza soziala aztertzen du, sexuen arteko egoerak aztertuz gizonezkoen/emakumezkoen dualtasuna baztertuz.[5]

Bere artikuluen artean The Five Sexes nabarmentzen da, non Fausto-Sterlingek gogo-esperimentu bat proposatzen duen, genero eredu alternatibo bat, bost sexurekin: arra, emea, herm (benetako hermafroditak), merm (gizonezkoen sasi-hermafroditak) eta ferm (emakumezkoen sasi-hermafroditak). Nahiz eta tonua probokatzailea zen argi eta garbi, baita ironikoa ere zenbait pasartetan, zenbait adituk proposamen irmo gisa interpretatu zuten, eta transexualen eskubideen defendatzaile batzuek teoria nahasi eta kaltegarritzat jo zuten. Ondorengo artikulu batean (The Five Sexes, Revisited) objekzio horiek aitortu ditu.[6]

Fausto-Sterling 2004an ezkondu zen Paula Vogelekin, Yaleko irakaslea eta Pulitzer antzerki saria irabazi zuena.[7] Perspectives in Biology and Medicine aldizkariko erredakzio kontseiluan eta Signs aldizkari akademiko feministako aholkulari batzordean aritu da.[8][9] 2014an Brown Unibertsitatetik erretiratu zen, fakultatean 44 urte igaro ondoren.[10]

Fausto-Sterling aitzindarietako bat izan da kritika feminista ezagutza zientifikoaren eraikuntzan aplikatzen. Sexua emakume edo gizon izatera mugatzen ez dela sinetsita, Fausto-Sterlingek lan eskerga egin du gizakiok gure sexualitatea interpretatzeko dugun moduari buruzko ikuspegi tradizionala aldatuz. Bere ikuspegi abangoardistatik, sexutik eta generotik forma bitarretatik nabarmen aldentzen da, baita zientziak gai hau taxutzeko eta, batzuetan, ezkutatzeko izan duen modutik ere.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Tendiendo puentes entre la teoría feminista y la biología: sobre materialidad, sistemas dinámicos y plasticidad. Una entrevista a Anne Fausto-Sterling». .
  2. a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2020-06-30). «Anne Fausto-Sterling, una decidida apuesta por la tolerancia sexual» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  3. Fausto-Sterling, Anne. (1985). Myths of gender : biological theories about women and men. New York : Basic Books ISBN 978-0-465-04790-1. (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  4. Stanley, William B.. (2001). Fausto-Sterling, Anne ed. «Deconstructing the Discourse of Sexual Dimorphism: Rethinking, Bending, and Crossing Sexual Boundaries» The Journal of Sex Research 38 (1): 83–86. ISSN 0022-4499. (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  5. Fausto-Sterling, Anne. (2000). Sexing the body : gender politics and the construction of sexuality. New York, NY : Basic Books ISBN 978-0-465-07713-7. (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  6. «THE FIVE SEXES, REVISITED» web.archive.org 2007-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  7. (Ingelesez) «Paula Vogel, Anne Fausto-Sterling» The New York Times 2004-09-26 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  8. "Editorial Board | JHU Press". www.press.jhu.edu..
  9. (Ingelesez) «Masthead» Signs: Journal of Women in Culture and Society 2012-08-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  10. (Ingelesez) «Fausto-Sterling retires, leaving legacy across disciplines» The Brown Daily Herald (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).