Anna Gas
Anna Gas i Serra (Bartzelona, 1996ko urriaren 18a) katalanez idazten duen poeta da.[1][2]
Anna Gas | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1996ko urriaren 18a (28 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta ipuingilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Biografia
aldatuAnna Gasek oso gaztetatik ekin zion ipuinak idazteari, eta beraiekin 2013 eta 2015 artean hainbat tokiko literatur sari jaso zituen argitaratu gabeko lanetarako, 2017an idazle gazteentzako 18. Joan Duch Poesia Saria jaso zuen arte. Sari horrekin argitaratu ahal izan zuen bere lehen poema liburua, Crossa d'aigua (Fonoll argitaletxea). Hainbat antologiatan sartu da eta bere poemak gaztelaniara eta italierara itzuli dira. Ikasketak hainbat lanekin uztartu ditu: liburuzaina, artxibozaina edo etxez etxeko janari-banatzailea. Literatura Ikasketen gradua eta Psikologiakoa egin ditu Bartzelonako Unibertsitatean.[3]
2019an, Llengua d'àntrax argitaratu zuen, non Gasaren poetika «es construeix a partir de la paradoxa que es basa en la ressignificació de la mirada i la dissolució del cos foradat i sense òrgans, com ja anunciaven Deleuze i Guattari: el llenguatge com a centralitat reflexiva i metalingüística, i l'altre com a amenaça i condició de possibilitat» [oh 1][4] Poema-liburu honengatik Katalanezko Idazleen Elkarteak Caball Verd poesia saria eman zion 2020an,[5] eta urte berean Mercè Rodoreda ipuin eta narrazio saria ere irabazi zuen El pèndol bildumarekin.[6]
Argitaratutako lana
aldatu- Crossa d'aigua. Juneda: Editorial Fonoll, 2017 ISBN 978-84-946447-5-7
- Llengua d'àntrax. La Pobla de Farnals. Edicions del Buc, 2019.
- El pèndol. Bartzelona: Proa, 2021.[7]
Sariak
aldatu- 2014 - Jocs Florals de Calellako gazteen La Llopa saria Avans de perir poemagatik.
- 2017 - Idazle gazteentzako Joan Duch poesia saria.
- 2020 - Josep Maria Llompart Cavall Verd poesia saria Llengua d'àntrax lanagatik.
- 2020 - Ipuin eta narrazioen Mercè Rodoreda saria, El pèndol lanagatik.
Oharrak
aldatu- ↑ Euskaraz:«Begiradaren etsipenean eta gorputz huts eta organorik gabekoaren desegitean oinarritzen den paradoxatik abiatuta eraikitzen da, Deleuzek eta Guattarik iragarri bezala: hizkuntza zentraltasun gogoetatsu eta metalinguistiko gisa, eta bestea mehatxu eta aukera baldintza gisa».
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Poeteca» poeteca.cat (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
- ↑ (Katalanez) Nopca, Jordi. (2021-02-05). «Els joveníssims de les lletres catalanes» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
- ↑ (Katalanez) Edicions del Buc. (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
- ↑ (Katalanez) «La llengua emmetzinada» Núvol (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
- ↑ (Katalanez) «Anna Gas i Margarida Castells, guardonades amb els XXXVII Premis Cavall Verd» dBalears 2020-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
- ↑ (Katalanez) «Víctor Garcia Tur guanya el Sant Jordi, Miquel Desclot el Carles Riba i Anna Gas el Mercè Rodoreda» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
- ↑ (Katalanez) Nopca, Jordi. (2021-02-10). «Els contes incòmodes i reveladors d'Anna Gas Serra» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
Kanpo estekak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Anna Gas i Serra» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.