Ann Glover
Ann Glover (Irlanda, ? - Boston, 1688ko azaroaren 16a) Bostonen sorgintzat hartu eta urkatu zuten azken pertsona izan zen. Ann Irlandan jaio zen eta Eliza Katoliko Erromatarraren jarraitzailea izan zen. Bere jaiotza-data eta bere haurtzaro zein gaztaroari bruuzko datu gehienak ezezagunak dira. Cromwellen Irlandaren konkistan zehar, milaka irlandar erbesteratuak izan ziren, tartean Glover bere senarrarekin batera. Senar-emazteak Barbadosera bidali zituzten esklabu gisa lan egitera azukre landaketetan.
Ann Glover | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irlanda, |
Heriotza | Boston, 1688ko azaroaren 16a |
Hobiratze lekua | Granary Burying Ground |
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea |
Jarduerak | |