Anisakiasi
Anisakiasia edo anisakidosia Anisakidae familiako nematodoak irenstearen ondorioz (arrain kutsatua janda, adibidez) agertzen den gaixotasuna da. Gaitza sortzen duten nematodo ohikoenak Anisakis generokoak dira.
Anisakiasi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | fish disease (en) , Zoonosia, anisakidosis (en) , janari-intoxikazioa, helmintiasia, intestinal helminthiasis (en) , Enteropatia eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Anisakis |
Sintoma(k) | goragalea, oka, tripako mina, beherakoa, sukarra, Eosinofilia Alergia |
Patogenoaren transmisioa | fecal–oral route (en) |
Azterketa medikoa | Hemograma, gastroskopia, ELISA Polimerasaren kate-erreakzioa |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | albendazol, mebendazole (en) , flubendazole (en) eta ivermectina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | B81.0 |
GNS-9-MK | 127.1 |
MeSH | D017129 |
Disease Ontology ID | DOID:7033 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Har mota hauek arrainen bizkarroiak dira (zoonosia). Gizakiak kontsumitzen dituen arrain asko nematodo kaltegarri horietaz kutsatuta egon daitezke (bisigua, abadira, legatza, hegaluzea, liba, bakailaoa, antxoak...). Hala ere, arrain kutsatua sukaldean ondo egosten bada nematodo bizkarroia beroaren ondorioz hiltzen da. Anisakiasi kasu ia guztiak arrain gordina jatearen ondorioz agertzen dira.
Behin irentsita, har bizkarroia digestio-aparatuan finkatzen da, eta gaitzaren ohiko sintomak eragiten ditu: gastroenteritisa (tripako min handia, beherakoak, gorakoak eta goragaleak...), erreakzio alergikoak (azkura eta urtikaria, eta hainbat kasutan shock anafilaktikoa), eta abar.
Ur hotzetan bizi diren arrainak errazago kutsatzen dira nematodo horiekin. Ur horietan ur-ugaztunak ugariagoak dira, eta ugaztun horiek funtsezko zeregina burutzen dute anisakisen bizi-zikloan. Horregatik, Atlantikotik datozen arrainak Mediterraneotik datozenak baino kutsatuagoak daude anisakisez.
Gaitzaren sintomak apendizitis, Crohn gaitza edo ultzera peptikoarekin nahas daitezke. Endoskopia eta kolonoskopiaren bidez harraren larbak atzematen dira; teknika horiek harra digestio-aparatutik kentzeko ere balio dute
Prebentzio neurriak
aldatuAnisakiasia neurri prebentibo batzuk aintzakotzat hartuz ekidin daiteke:
- arrainaren erraiak baztertuz
- arraina ondo kozinatuz. Arrain gordina edo gutxi egina ez da inoiz jan behar. Beroak harra akabatzen du
- ozpinak eta gatzak ez dute bizkarroia hiltzen. Eskabetxe, ketze edo ontze prozesuak, beraz, ez dira guztiz ziurrak
- arrainaren izozketak, aldiz, bizkarroi kaltegarria hiltzen du (-20 °C, 24 ordutan gutxienez)
- itsas zabalean izozten den arraina oso ziurra da kontsumitzeko, segituan izozten delako, erraiak kendu ondoren
- ozpinetan prestatzen diren antxoak edo bokartak anisakiasi askoren eragileak dira, aurretik izozten ez baldin badira