Anfiteatro anatomiko

Artikulu hau anatomia irakasteko aretoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anfiteatro (argipena)».

Anfiteatro anatomikoa (latinez: 'Theatrum Anatomicum') anatomia erakusteko prestatu den irakaskuntza aretoa da. Lehenengo unibertsitate modernoetan bazeuden. XVI. mendean zehar anfiteatro desberdinak eraiki ziren baina ofizialki, urte askoan, lehen anfiteatroa 1544an Paduan ireki zela esan da, nahiz eta beste batzuk lehenago eraikiak izan (Salamancan, Bartzelonan...).[1] Paduako anfiteatroa Girolamo Fabrizi d'Acquapendente anatomistaren pertsonalitatearekin lotuta dago.[2]

Boloniako Unibertsitatearen anfiteatro anatomikoa.

HistoriaAldatu

Salamancakoa, Bartzelonakoa eta Paduakoa lehendabizikoak izan baziren, poliki-poliki Europa osoko beste unibertsitateek antzeko aretoak eraiki zituzten: 1696an Leidengo Unibertsitatean, 1637an Boloniako Unibertsitatean, 1663an Upsalako Unibertsitatean, 1640-1643an Kopenhagen, 1650an, Altdorf-en, Madrilen 1689 inguruan, Amsterdamen 1691an...[3]

EzaugarriakAldatu

Hasieran areto erdian mahai bat jartzen zen, haren gainean hilotzen disekzioa egiteko. Gorpuak gizakienak zein animalienak izan zitezkeen. Mahaiaren inguruan harmailak jartzen ziren, bertan ikusleak eta ikasleak esertzeko. Harmailak zirkularrak, eliptikoak edo oktogonalak ziren.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC1172289/pdf/medhis4903-251.pdf
  2. Le Regard de l'anatomiste. Dissection et invention du corps en Occident, Rafael Mandressi, Éditions du Seuil, 2003 – (ISBN 978-2020540995).
  3. https://scielo.conicyt.cl/pdf/ijmorphol/v25n1/art02.pdf

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu