Ireki menu nagusia

Andrew Yan-Tak Ng (txinera tradizionalez: 吳恩達; txinera sinplifikatuz: 吴恩达; pinyinez: Wú Ēndá; 1976an jaioa) informatikari amerikarra da. Baidu bilatzaileko zientzia arduradun ohia, non Adimen Artifizialeko taldea gidatzen baitzuen. Egun, Stanford unibertsitateko irakaslea da. Coursera, hezkuntzarako online plataformaren fundatzaileetakoa da baita.

Andrew Ng
Andrew Ng WSJ (2).jpg
Bizitza
Izen osoa Andrew Yan-Tak Ng
Jaiotza Londres1976  (42/43 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Carol Reiley Itzuli  (2014 -
Hezkuntza
Heziketa Carnegie Mellon Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1993) doktoretza
Massachusetts Institute of Technology
Raffles Institution Itzuli
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria Michael I. Jordan Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Quoc Viet Le Itzuli
Pranav Rajpurkar Itzuli
Pieter Abbeel Itzuli
Jarduerak
Jarduerak artificial intelligence researcherra Itzuli, informatikaria, unibertsitateko irakaslea eta ekintzailea
Enplegatzailea(k) Coursera Itzuli
Stanford Unibertsitatea  (2002 -
Google  (2011 -  2012)
Baidu Itzuli  (2014 -  2017)
www.andrewng.org/

IkerketaAldatu

Bere ikerketak Adimen Artifiziala, Machine Learning (Ikasketa Automatikoa) eta Deep Learning (Ikaskuntza Sakona) arloen ingurukoak dira. Lehenbiziko egitasmoen artean nabarmentzekoak dira Stanford-eko Helikoptero Autonomoa, mundu mailako helikoptero autonomorik aurreratuena kontsideratua [1] eta STAIR (STanford Artificial Intelligence Robot) (Stanford-eko Adimen Artifizialdun Robota) [2], bertatik eratorri zen gerora ROS (Robots Operating System), robotikarako kode irekiko software egitura ezaguna. [3]

2011an, Angrew Ng-k Google Brain egitasmoa jarri zuen martxan Google konpainian. Bertan, Google-eko konputazio azpiegitura banatua erabiliz, eskala handiko sare neuronal artifizialak garatu zituzten. Egitasmo honen emaitzarik esanguratsuenen artean dago ikasketa sakoneko algoritmoak erabiliz 16.000 PUZ nukleotan entrenatutako sare neuronala. Sare honek goi-mailako zenbait kontzeptu bereizten ikasi zuen, besteren artean, katuak bereizten, horretarako YouTube-ko bideoak soilik ikusiz eta "katua" zer den azaldu beharrik gabe. [4][5] Egitasmo horretako teknologia oraindik orain erabiltzen da Android Sistema Eragileko ahots errekonozimenduko sisteman.

David M. Blei eta Michael I. Jordan-ekin batera, Latent Dirichlet Allocation metodoa aurkeztu zuen zientzia publikazio ezagunean. [6]

ErreferentziakAldatu

  1.   Stanford Autonomous Helicopter Project .
  2.   Brainy Robots Start Stepping Into Daily Life .
  3.   Robot Operating System .
  4.   Markoff, John, «How Many Computers to Identify a Cat? 16,000.», New York Times .
  5.   Le, Quoc V.; Ranzato, Marc'Aurelio; Monga, Rajat; Devin, Matthieu; Chen, Kai; Corrado, Greg S.; Dean, Jeff; Ng, Andrew Y. (2011-12-28) «Building high-level features using large scale unsupervised learning» arXiv:1112.6209 [cs] . Noiz kontsultatua: 2018-02-20 .
  6. David M. Blei, Andrew Y. Ng, Michael I. Jordan. Latent Dirichlet allocation. The Journal of Machine Learning Research, Volume 3, 3/1/2003