Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Argantzon)

Argantzongo eliza

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (gaztelaniaz: Iglesia de Nuetra Señora de la Asunción) Argantzonen dagoen eliza nagusia da.

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Argantzon)
Kultura ondasuna
La Puebla de Arganzon - 004 (30074628184).jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Argantzon
Koordenatuak 42° 46′ 00″ N, 2° 49′ 53″ W / 42.7667°N,2.8314°W / 42.7667; -2.8314Koordenatuak: 42° 46′ 00″ N, 2° 49′ 53″ W / 42.7667°N,2.8314°W / 42.7667; -2.8314
Arkitektura
Estiloa gotiko berantiarra
Ondarea
BIC RI-51-0007094

HistoriaAldatu

XIV eta XV mendeen artean eraiki zuten eta hurrengo mendeetan berriztua izan da hainbat aldiz. XVI. mendekoak ditu koroa eta erretaula eta XVI. mendekoa ere Gordejuela familiaren panteoia[1].

EzaugarriakAldatu

Gotiko berantiarreko eliza da eta dorrea barrokoa du. Bi atari ditu, bata plazatik sartzekoa, XV. mendekoa eta bestea dorrearen ondoan dagoena, askoz berriagoa.

Barnealdean habearte bakarra du, lau zatitan banaturik eta bobeda dotoreak gainean. Albo banatan hainbat kapera aurkitzen dira. Erretaula handia eta ederra da 1535 urtean ezarritakoa eta pizkundeko estiloan egina, Gaspar de Tordesillasen eskolakoa dirudi.

ErreferentziakAldatu


Kanpo estekakAldatu