Andre Maria eliza (Mendigorria)
XIII. mendeko kristiau eliza, Mendigorrian kokatua
Andre Maria eliza Argako Erriberako Mendigorria udalerrian kokatutako XIII. mendeko kristiau eliza bat da. XIX. mendean erreformatu zen.
Andre Maria eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Mendigorria |
Koordenatuak | 42°37′45″N 1°50′09″W / 42.62915861°N 1.83576292°W |
![]() | |
Eraikina
aldatuHerriaren goikaldean, antzinako parrokia izan zen, XIII. mendearen hasieran eraikia, baina jatorrizko itxura erabat desitxuratuta geratu zen XIX. mendeko berreraikuntzaren ondoren. Bertan, XIV. mendeko tailu gotikoa den Maria eta Haurraren irudia ikus daiteke. Erretaulak XVI. mende hasierako erliebeak eta estilo hispaniar-flamenkoa baliatzen ditu.
Erreferentziak
aldatu- Nafarroako Entziklopedia Handia | MENDIGORRIA. (Noiz kontsultatua: 2022-07-28).