Andre Maria baseliza (Villabuena Araba)
Baseliza
Andre Maria baseliza Villabuena Araban dagoen Erdi Aroko eraikina da. Eusko Jaurlaritzak Balizko Arkeologia Gune gisa katalogatuta dauka.[1] 1959an zaharberritu zuten.
Andre Maria baseliza (Villabuena Araba) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Araba |
Koordenatuak | 42°32′56″N 2°40′01″W / 42.54883°N 2.66683°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Historia
aldatuJatorrian, Erdi Arokoa da, XIII.-XV. mendeetakoa, [2] erromanikotik gotikorako trantsizioko garaikoa. 1959an zaharberritu zuten. Bere jatorrizko garaitik gorde ditu leihate bat, ur bedeinkatuaren pilari eusten zion hagaburutxo bat, Andre Mariaren idulkiaren azpian zegoen harrizko friso bat eta haren irudia, bai eta sarrerako atea ere, arku zorrotzekoa. Andre Mariaren irudi hori XIV. mendekoa da, eta Villabuenako Andre Maria deritzo.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/1997/07/9703599a.pdf
- ↑ «Andra Maria baseliza» Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ https://www.villabuenadealava.org/en/religious-architecture/