Andrés Montes González (1955eko azaroaren 27a, Madril - ib., 2009ko urriaren 16a) espainiar kazetaria eta kirol esataria izan zen.

Andrés Montes

Bizitza
JaiotzaMadril1955eko azaroaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2009ko urriaren 16a (53 urte)
Familia
AmaZenaida Manfugás
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta kirol esataria
Jasotako sariak
IMDB: nm1694475 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Aita galiziarra (Antonio Montes Seoane) eta ama Zenaida González Manfugás kubatar pianojolea izan zituen. 1980. urtetik aurrera COPE, Radio Cadena Española, Radio Marca edo Antena 3 Radio (azken honetan José María García irrati esatariarekin batera) hedebideetan jardun zuen. 1995ko abenduaren 1etik aurrera, Antoni Daimiel eta Santiago Segurola kazetariekin batera Espainian Canal + katean NBAko saskibaloi partidak jarraitu zituen.

2006ko apirilean LaSexta espainiar telebista kateak bere fitxaketa iragarri zuen, kate honetan Julio Salinas euskal herritar futbolari-ohia eta Antonio Esteva kazetaria lagun izanik Alemaniako 2006ko Munduko Futbol Txapelketako partiden jarraipena egin zuen. Juan Manuel López Iturriaga euskal herritar saskibaloi jokalari-ohia eta Juan Domingo de la Cruz lagun zituelarik 2006ko Munduko Saskibaloi Txapelketaren jarraipena ere burutu zuten. 2007ko udaldean Iturriaga y Epi jokalari-ohiekin batera Eurobasket 2007 txapelketaren jarraipena gauzatu zuten.

Kirol esatari gisa, bere gaztelaniazko esaldi itsaskor eta umoretsuak zirela eta oroitua da: ¡Porque la vida puede ser maravillosa! ("Bizitza ederra izan daitekelako"), ¿Dónde están las llaves Salinas? ("Non zeudek giltzak Salinas? (Julio Salinas), "¡Fútbol, pasión de multitudes!" ("Futbola, jendetzaren grina"), ¡Fútbol con fatatas! ("Futbola fatatekin!"), ¡Tiki-taka!, ¿Qué me cuentas capitán Narváez? ("Zer diok Narváez kapitaina?"), ¡Tiburónnnnnn! ("Tiburoiiiiii!"), ¡Que vienen los sioux! ("Siouxak badatoz!"), ¡Jugón! (Jokalari!), ¡Wilma, ábreme la puerta! ("Wilma, ireki iezadan atea!!), ¡Ratatatatatatatabere beste ezaugarrietako bat, beti gorbataxo deigarri eta betaurreko bitxiak zeramatzala zen, bai eta ilea zerora moztutako burusoila ere.

Kanpo estekak

aldatu