Andeetako goi-ordokiko plaka

Andeetako goi-ordokiko plaka, mikroplaka tektoniko bat da, Peru hegoaldea, Txile iparraldea eta Boliviako mendebaldea hartzen dituena. Hala, bada, Andeen erdialdean dagoen Andeetako goi-ordokiaren eremua hartzen du, batik bat. 0,02050 estereorradianeko hedadura du. Hego Amerikako plakari lotua dago, eta litosfera kontinentalez osatua dago.

Andeetako goi-ordokiko plakaren mapa

Andeetako goi-ordokiko plakak Nazcako plaka eta Hego Amerikako plaka ditu mugakide. Aipaturiko beste bi plakekin dituen mugak Peru-Txileko fosa eratzen du, Hego Amerikak Ozeano Barean duen kostaldean.

Andeetako goi-ordokiko plaka, milioi bat urteko, 0,916ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 33º 64' ipar latitudean eta 91º 18' mendebal longitudean kokatutako polo bat erreferentziatzat hartuta.

Kanpo estekak aldatu