Anastasia Blizniuk

errusiar gimnasta erritmikoa

Anastasia Ilinitxna Blizniuk (errusieraz: Анастасия Ильинична Близнюк; Zaporizhia, Ukraina, 1994ko ekainaren 28a) errusiar gimnasta artistikoa da.[1]

Anastasia Blizniuk

Bizitza
JaiotzaZaporizhia1994ko ekainaren 28a (29 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
AitaIlya Blyznyuk
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta erritmikoa
Pisua51 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: blizia28 Instagram: blizia28 Olympic.org: anastasia-bliznyuk Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Londres), esku hartu, eta urrezko domina eskuratu zuen; 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Rio de Janeiro), berriro urrezko domina eskuratu zuen, biak Errusia ordezkatuz, eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, (Tokio), zilarrezkoa eskuratu zuen ROC ordezkatuz; guztiak gimnasia erritmikoan Taldeka aparatu guztiak kategorian; Tokion, Bulgariako taldearen (urrezko domina) atzetik eta Italiako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROCeko taldea.[2][3] Honako hauek osatzen zuten ROCeko gimnasta taldea: Anastasia Blizniuk, Anastasia Maksimova, Angelina Xkatova, Anastasiia Tatareva eta Alisa Tistxenkok. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
  Erresuma Batua
  Taldeka aparatu guztiak, gimnasia erritmikoa.
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Taldeka aparatu guztiak, gimnasia erritmikoa.
2020 Tokio
  Japonia
  Taldeka aparatu guztiak, gimnasia erritmikoa.

Nazioarteko gainerako emaitzak aldatu

Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Kiev (  Ukraina)   Bi xingola + 3 baloia
2013 Kiev (  Ukraina)   Taldekakoa
2017 Pesaro (  Italia)   Taldekakoa
2017 Pesaro (  Italia)   3 baloi + 2 soka
2017 Pesaro (  Italia)   5 uztai

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu