Analia Gadé

argentinar-espainiar aktorea eta aurkezlea

Analia Gadé, jaiotzaz María Esther Gorostiza Rodríguez (Córdoba, Argentina, 1931ko urriaren 28aMadril, Espainia, 2019ko maiatzaren 18a), espainiar -argentinarreko nazionalitatedun aktorea izan zen eta Espainian bizi izan zen bere bizitzako azken 63 urteetan.[1]

Analia Gadé

(1954)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Esther Gorostiza Rodríguez
JaiotzaCórdoba1931ko urriaren 28a
Herrialdea Argentina
 Espainia
HeriotzaMadril2019ko maiatzaren 18a (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Juan Carlos Thorry (en) Itzuli  (1951 -  1958)
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Analía Gadé

IMDB: nm0300623 Allmovie: p219663 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aita euskalduna zuen. Carlos Gorostiza antzerkigile, nobelagile, zinemagile eta Raul Alfonsínen agintaldian Kulturako idazkari argentinarraren (1920-2016) arreba txikia izan zen.

Aktore aldatu

1948an, Analiak Radiolandia programak antolatzen zuen edertasun-lehiaketa bat irabazi zuen. Saria La serpiente de cascabel filmean agertzea zen.[2] Handik bi urtera, antzerkian debuta egin zuen.

Orduan, Juan Carlos Thorry (Torrontegui) bere senarrarekin (1949az geroztik), konpainia propioa osatu zuen. Peronismoaren jarraitzailea zen. Pedro Eugenio Arambururen erregimenean jazarria izan zenez, erbestera joan behar izan zuen. 1956an, Espainiara iritsi zen, eta zineman eta antzerkian hasi zen lanean. Aldi berean, Fernando Fernán Gómez aktore eta zuzendariarekin maitasun harremana izan zuen.[3]

Garai horretan, Fernán Gómezek filmatutako filmetan agertu zen, La vida por delante da ezagunena. Pedro Lazagaren Las muchachas de azul (1957) edo Luis César Amadoriren Una muchachita de Valladolid (1958) komedia erromantikoetan ere aritu zen. 1961ean, Christian-Jaqueren Madame Sans-Gene-n parte hartu zuen, eta Sophia Lorenekin batera lan egin zuen.

Aurkezle aldatu

1961-1962 tartean telebistako aurkezle gisa estreinatu zen TVEko Analía Gadé nos cuenta magazinean.

1970eko hamarkadatik aurrera, erregistro dramatikoko filmak aukeratu zituen, eta, azkenean, antzerkian lan gehiago egin zituen, eta telebistako saioak egin zituen: La señora García se confiesa Adolfo Marsillachekin (1976); Compuesta y sin novio (1994), Lina Morganekin; eta Carmen y familia (1996), Beatriz Carvajalekin.

1979an Argentinara itzuli zen, "En casa de Analía" izeneko telebista-saioa gidatzeko.

Heriotza aldatu

Madril hirian (Espainia) hil zen 2019ko maiatzaren 18an, hiru urte aurretik pairatzen ari zen minbizi baten ondorioz.

Sariak aldatu

Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominak[4][5]

Urtea Kategoria Filma Emaitza
1958 Interpretaziorako sari berezia Bere obra osoa Txantiloi:'''Irabazlea'''
2. Emakumezko aktore onena Talde-lana Txantiloi:'''Irabazlea'''
  • 2004an Argentinako Kronista Zinematografikoen Elkarteak Zilarrezko Condor Saria eman zion ibilbideagatik.[6]

Filmografia (hautaketa) aldatu

  • La serpiente de cascabel (1948)
  • Por ellos... todo (1948)
  • Vidalita (1949)
  • Cita en las estrellas (1949)
  • Especialista en señoras (1951)
  • Cuidado con las mujeres (1951)
  • Concierto de bastón (1951) .... Caty
  • Sala de guardia (1952)
  • Vuelva el primero (1952) .... Dorita
  • ¡Qué noche de casamiento! (1953)
  • Suegra último modelo (1953)
  • Somos todos inquilinos (1954) .... Alicia
  • Los hermanos corsos (1955)
  • Ayer fue primavera (1955) .... Silvia
  • Los tallos amargos (1956)
  • Don Fulgencio (El hombre que no tuvo infancia) (1950)
  • El morocho del Abasto (La vida de Carlos Gardel) (1950)
  • Nacha Regules (1956)
  • Viaje de novios (1956)
  • Las muchachas de azul (1957)
  • Una muchachita de Valladolid (1958)
  • Ana dice sí (1958)
  • La vida por delante (1958)
  • La vida alrededor (1959)
  • La mentira tiene cabellos rojos (1960)
  • La fiel infantería (1960)
  • Sólo para hombres (1960)
  • Madame Sans-Gene (1961)
  • Tú y yo somos tres (1962)
  • Mayores con reparos (1966)
  • Las locas del conventillo (María y la otra) (1966)
  • La mujer de otro (1967)
  • La vil seducción (1968)
  • Coqueluche (1970)
  • Black story (La historia negra de Peter P. Peter) (1971)
  • El ojo del huracán (1971)
  • Tu dios y mi infierno (1975)
  • Las largas vacaciones del 36 (1976)
  • Las marginadas (1977)
  • Cartas de amor de una monja (1978)
  • Fragmentos de interior (1984)
  • La rosa azul (2001)

Antzerkia (hautaketa) aldatu

  • Las brujas de Salem (1956).
  • La viudita naviera (1960).
  • La vil seducción (1967).
  • La pereza (1968).
  • La libélula (1976).
  • Emily (1983), bakarrizketa, Miguel Narrosek zuzendua.
  • El monumento (1983).
  • Las mujeres sabias (1984), de Molière, Amparo Baró eta Gracita Moralesekin.
  • Revistas del corazón (1985), de Juan José Alonso Millán.
  • Damas, señoras, mujeres (1987).
  • Con la mosca en la oreja (1988).
  • Cuéntalo tú, que tienes más gracia (1989).
  • Anda mi madre (1990).
  • Cartas de amor (1992)
  • Sólo para parejas (1993).
  • Pobres angelitas (1994).
  • Cartas de amor (1997).
  • Dulce pájaro de juventud (2001).

Erreferentziak aldatu

  1. Razón, La. (18 de mayo de 2019). «Muere Analía Gadé a los 87 años» www.larazon.es.
  2. «Fallece Analía Gadé», academiadecine.com (20 de mayo de 2019). Consultado el 22 de junio de 2020.
  3. Retóricas de lo popular en el cine y la literatura argentina de la primera mitad del siglo XX. Castillo, María Gabriela, NEW YORK UNIVERSITY, 2008, ISBN 1243973005, p 122
  4. «Premios del CEC a la producción española de 1958» CEC.
  5. «Premios del CEC a la producción española de 1972» CEC.
  6. Analía Gadé vuelve a su tierra y al teatro. .

Kanpo estekak aldatu