Anacamptis pyramidalis
Anacamptis pyramidalis edo orkidea piramidala Anacamptis generoko orkidea espezie bat da, Orchis generoarekin oso lotua. Europako erdialdean eta hegoaldean aurki daiteke, Euskal Herrian barne. Lurzoruan hazten dira eta tuberkuloak garatzen dituzte.
Anacamptis pyramidalis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Orchidaceae |
Leinua | Orchideae |
Generoa | Anacamptis |
Espeziea | Anacamptis pyramidalis Richard, 1817 |
Basionimoa | Orchis pyramidalis |
Habitata
aldatuOrkidea honek leku eguzkitsuak behar ditu, baina lurzoru batean baino gehiagotan haz daiteke, bereziki buztintsuetan, baina, gutxiagotan, harearen gainean. Lur alkalinoen gainean ere haz daitezke.
Erabilera
aldatuBeste orkidea batzuen tuberkuluekin gertatzen den bezala, salep izeneko irina egin daiteke, oso erabilia Turkian.