Ana Roldán
Ana Roldán Díaz (Madril, 1976ko uztailaren 26a) madrildar kazetari eta aurkezlea da.[1][2]
Ana Roldán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ana María Roldán Díaz |
Jaiotza | Madril, 1976ko uztailaren 26a (48 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | College of Pharmacy Madrid (en) (1994 - 1999) lizentzia : Farmazia Facultad de Psicología de la Universidad Autónoma de Madrid (en) (1999 - 2003) Psikologian lizentziatua Facultad de Ciencias de la Comunicación (Universidad Rey Juan Carlos) (en) (2003 - 2005) master : television journalism (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea, berriemailea eta irakaslea |
Lantokia(k) | Torrespaña (RTVE) (en) |
Enplegatzailea(k) | Radiotelevisión Española (2004 - |
Biografia
aldatu1994an Farmazia Fakultatean Madrilgo Complutense Unibertsitatean ikasten hasi zen eta 1999an lizentziatu zen. Jarraian Psikologian lizentzatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (1999-2003). Horrez gain, telebistako kazetaritzan masterra du Juan Carlos Erregea Unibertsitatean (2003-2005).[3]
Kazetari ibilbidea
aldatuPuertollanoko telebista probintzialean hasi zen kazetari lanean, Imas telebistako albistegia aurkeztuz. Gero, TVEren Gizarte arloko Informazio Zerbitzuetako bekaduna izan zen, eta 2004an TVEn sartu zen 24 orduko Kanalean albistegiak aurkezten hasi zen. Bertan, asteroko elkarrizketak egin zituen, eta A ciencia cierta saioan kolaboratu zuen.
2006ko irailaren 4tik 2012ko ekainaren 28ra, goizeko albistegia, Telediario Matinal izenekoa aurkeztu zuen La 1ean, Susana Roza, Salvador Martín Mateos (2008ra arte), Marcos López (2008-2010) eta Desirée Ndjambo (2010-2012) lagun zituela, eta editoreak Jordi Jaria (2004-2008), Luis Poyo (2008-2010) eta José Luis Agudo (2010-2012) zirela.[4]
2007. urtetik 2011. urtera udako ordezkapenak egin zituen Telediarios de Fín de semana albistegietan. 2010eko Gabonetan, 1. Telediarioa aurkeztu zuen, eta, 2012ko uztailaren 23tik abuztuaren 31ra, 2. Telediarioa.
2010eko irailetik 2012ko irailera bitartean, Informe Semanal ere aurkeztu zuen, eta sasoi berean 24 orduko kanalean Fue informe egin zuen.[5][6]
2012ko irailetik eta 2017. urteko urtarrilera, TVEko Informazio Zerbitzuko Gizarte arloko erredaktorea izan zen. Urte berean Príncipe de Asturias 2012 Sariak bete zituen TVErentzat.
Berrikuntzari eta enpleguari buruzko Emprende saioaren zuzendariorde eta aurkezle izan zen 2018ko otsailaren 2tik uztailera.[7]
2018ko irailaz geroztik, 2. Telediarioan editore lanetan atxikitu zen, eta inoiz, aurkezlerik ez denean egon, berak aurkeztu izan du. Aldi horretan, batzuetan, 1. albistegia eta asteburuko albistegiak ere aurkezten ditu, eta aurkezleen absentziak beteditu.
Aurkezle izateaz gain, RTVEko Institutuko irakaslea da. Telebistako Kazetaritzako masterra ematen du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) elEconomista.es. «Quién es Ana Roldán y por qué no está Carlos Franganillo en el 'Telediario' de TVE» elEconomista.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ana Roldán > Información, Biografia, Archivo, Historia.» WIKIDAT (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ rtv. «Ana Roldán» Máster en Periodismo de Televisión.
- ↑ «TVE afirma que no renunciará a sus principios para ganar audiencia» Las Provincias 2006-09-19.
- ↑ Presentadores Informe Semanal - Ana Roldán - 2010-2012. 2013-01-22.
- ↑ «Los rostros de los telediarios» Libertad Digital 2012-08-20.
- ↑ RTVE, PRENSA. (2017-04-17). «'Emprende' comienza una nueva etapa en Canal 24 Horas: amplía sus emisiones y cambia de horario» RTVE.es.